Azaroaren 28an, Fuenlabradako udaletxeak bultzatutako enplegu eta gizarte-berrikuntzarako MILMAproiektua aurkeztu da Fuenlabradan bertan.
Proiektuak, populazio emigrantearen bertakotze prozesuan laguntzea eta laneratze politika berriak frogatzea dauka helburutzat eta Europar Batasunak finantzatzen du Hiri ekimen Berritzaileen markoaren baitan. MILMA proiektua Europako 26 herrialdek aurkeztutako 583 proposamenen artean izan zen hautatua.
Hiri Ekimen Berritzaileak (UIA).
UIA (Urban Innovative Actions), Europako hiriguneei baliabideak eskaintzen dizkien Europar Komisioaren programa bat da ekimen berritzaileak frogatzeko eta horein bidez, hiriek dituzten erronkei aurre egiteko. Azkeneko deialdian lau gai konkretu landu ziren: klima aldaketari moldatzea, airearen kalitatea, etxebizitza, enplegua eta eskumenak bertoko ekonomian.
MILMA proiektua.
Javier Ayala alkateak azaldu bezala, “MILMA abangoardiako programa esperimental bat da. Bere baitan, lantaldeak sortuko ditugu udalerriko langabeekin (%30a emigranteak direlarik) laneratzea bultzatzeko metodo berriak frogatu ditzaten eta bertakotzea bultzatzeko gaitasun sozialak garatu ditzaten”. MILMA proiektuarekin talde-lana sustatzea eta inguruko enpresek eskatzen dituzten produktu eta zerbitzuak garatzea bilatzen da. Laneratzerako gaitasun handia dutela uste den zazpi esparru landuko dira: industria berdea, ekonomia digitala, multimedia komunikazioa eta garapena, gailuen instalazioa, produkzio ditigala, nagusien zaintza eta ostalaritza.
Aldi berean, proiektuak, hiritar hauen laneratzean parte hartzera prest dauden enpresen sare bar sortzeko asmoa izango du.
36 hilabete iraungo duen proiektu honek, parte hartze publiko-pribatua dauka eta enplegua eta ekintzailetza merkatu-hobi ezberdinetan sustatzeaz gain, kohesio soziala eta kultura-arteko erlazioak erraztuko ditu.
ZICLA MILMA proiektuan.
ZICLA MILMA proiektuan parte hartzera gonbidatutako enpresen artean dago, ekonomia zirkularrean duen ibilbideagatik eta mota ezberdinetako hondakinetatik abiatuta negozio aukerak sortzeko duen esperientzia zabala dela eta.
0 Comments