Bloga

Malagako autobus geltokiak, irisgarriak eta seguruak.

25 Ots, 2017 | Beste batzuk | 0 comments

ZICLA-ren  Vectorial® izeneko autobus plataformak instalatzeari esker. Oraingoan Juan de Austria etorbidea & Dr. Gálvez Guinachero kaleko autobus geltokiaren txanda izan da. Hau, autobus geltokien irisgarritasuna hobetzeko egindako hainbat ekimenetatik bat da Costa del Sol deiturikoan.

Gainera, plataforma hauek instalatzeari esker, autobusak galtzadara berriro sartzeko itxaron behar duen denbora murrizten da.

Vectorial® sistema autobus erabiltzaileen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko.

Vectorial® sistemak autobus geltokien irisgarritaasuna hobetzea ahalbidetzen du modu ekonomikoan eta denbora gutxian. Prezio lehiakorra du beste sistemekiko, bai aurrez fabrikatutako sistemekiko baita behin betiko obra publikoen aurrean ere. Hirigintza era mugikortasunean eman daitezkeen aldaketen aurrean sistema malgua da. Instalazioa eta desinstalazioa azkarra eta erreza da. Modularra denez erraz moldatzen da dagokion espaziora eta autobusaren dimentsioetara. Sistema osoa ingurumen inpaktua murrizteko pentsatuta dago eta material birziklatuetan fabrikatuta dago. Bide publikoari segurtasuna emateko eta autobusaren irisgarritasuna hobetzeko diseinatuta dago.

 Vectorial® autobus plataforma.

ZICLA-ren Vectorial® autobus plataformak autobusaren irisgarritasuna hobetzen du obra zibilak egin behar izan gabe. Hainbat konfigurazio (luzera, zabalera ezberdinak etab.) onartzen duten puzzle erako piezaz eratuta dago plastiko birziklatu eta birziklagarriz eginak %100ean.

200123 Vectorial Olympia Washington

  • Modularra, haibat zabalera eta luzeretako konfigurazioak onartzen ditu.
  • Egurats zabalarekiko, kolpeekiko eta pisuarekiko erresistentzia hadia.
  • Egunez zein gauez ikusgarria egiten duten banda islatzaileekin.
  • Gainazaleko irristakortasunarekiko erresistentzia handia.
  • Muntatu eta desmuntatzeko erreza.

 

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude