LIFE FUTURE proiektuak 2017an hasia, aurrera jarraitzen du eta Green Urban Furniture (GUF) tresna garatu du.
LIFE FUTURE proiektuaren aurrerapena.
ZICLA proiektu honetara stakeholder moduan gehitu zenean, Green Urban Furniture (GUF) Tool tresnaren garapena hasiera fasean zegoen. Tresna honek hiri-altzari jasangarrien erosketa errazteko helburua dauka eta altzari hauekin erlazionatutako ingurumen irizpideetan zentratzen da. Egun, tresna hau jada amaituta dago eta GUF Tool demo bertsio bat jarri du erabiltzaileentzako erabilgarri.
GUF Tool-aren ezaugarriak.
Proiektuaren aurrerapenek GUF Tool-a garatzea ahalbidetu dute, proiektuan parte hartzen duten agente interesdunentzako (stakeholers) eskura jarriz:
- Kontratazio publiko bidezko prozeduretan kontutan hartu beharreko ingurumen irizpideak eta xehetasunak garatzen ditu. Horretarako hurrengo pausuak eman behar dira:
- Kontu bat sortu.
- Material interesgarriak edo produktuak aukeratu.
- Nahi diren ingurumen irizpideak hautatu.
- Kontratazio prozedurari gehitu beharreko dokumentua sortu.
- Lizitazioan parte hartzen dutenen proposamenen ingurumen irizpideak balioztatzeko egiztapen zerrenda bat sortzen du.
ZICLA eta LIFE FUTURE proiektua.
Hirientzako, kalitate handiko produktu birziklatuak, birziklagarriak eta lehiakorrak garatzen ditugun enpresa moduan, LIFE FUTURE proiektuaren baitan stakeholder moduan parte hartzea oso interesgarria izan zitzaigun hasiera batetik.
ZICLAn hondakinetatik abiatuta material berriak garatzen ditugu haiekin porduktu birziklatuak emateko. Gure helburua, material birziklatuarekin hiri-mugikortasun seguru irisgarri eta jasangarria bultzatzeko hiri-altzari berritzaileak sortzea da.
Gure produktuak ekodiseinatzeko kontutan hartzen ditugu:
- Desmaterializazioa.
- Monomaterialitatea.
- Zatika konpontzeko aukera.
- Modularitatea.
- Iraunkortasuna.
- Birziklagarritasuna bizitzaren amaieran.
0 Comments