Martxoaz geroztik ZICLA Laboratorio de Ecoinnovación ekimenaren portfolioan ageri da arrakasta kasu moduan. Aipatutako laborategia Obra Social “la Caixa” eta Fundació Fòrum Ambiental -en proiektu bat da eta jarraitzen dituen helburuen artean, ingurumena faktore bultzatzaile moduan duten negozio aukerak ezagutaraztea, enpresen lehiakortasuna handitzea, etorkizuneko ekoberrikuntza beharrak aurreratzea eta ekoberrikuntzaren bultzadan parte hartzea daude, garapen jasangarri baterako estrategia moduan.
Laboratorio de Ecoinnovación-aren lan ildoak.
2014an sortu zenez geroztik, Laboratorio de Ecoinnovación ekimenak lau lan ildo nagusi jorratu ditu:
- Ekoberrikuntza eta enpresa lehiakortasunaren inguruko mintegiak.
- Networking topaketak
- Akzio planak
- Beren lehiakortasuna, ekoberrikuntzari esker hobetu duten enpresa nazional zein nazioartekoen kasu praktikoen fitxak.
Azken atal honetan da ZICLA agertzen dena hain zuzen ere Vectorial® sistema dela eta, autobus geltokien irisgarritasuna hobetzeko sistema modular bat, zeinaren piezak plastiko birziklatuz eginak dauden. Arrakasta kasuaren fitxa hementxe deskargatu daiteke.
0 Comments