Bloga.

  • usar y tirar

Konpontzeko eskubidea, orain betebehar bihurtu da.

konpontzeko eskubidea, juli capellaJuli Capella-k, El periódico egunkarian idatzitako Konpontzeko eskubidea artikuluan, adierazi duen bezala, “enpresa handiek produktuak konpontzeko eskubidea monopolizatzea nahiago izan dute betidanik. Marketin trikimailuak baliatzen dituzte gu beldurtzeko, ez dagoela haiena bezalako zerbitzu konpetente eta fidagarririk esaten digute, seguruenik garestienak diren bitartean. Haien patenteak eta ‘copyrights’-ak urratzen direla argudiatzen dute. Biana hori ez da egia, norberak egindako konponketak guztiz legalak dira. Behin produktua erosita objektuaren jabe moduan, konponketak nahi duzun eran egiteko eskubidea daukazu.” Izatez, norberaren produktuak konpontzea ez da eskubide bat soilik, behar bat bihurtzen ari da ere bai.

Enpresa hauek lortzen dutena konpontze-beharraren erabakiaren gaineko kontrola da eta horrela, askotan, produktu berri bat erostera bultzatzen gaituzte. Horrela, matxuratutako produktua hondakin batean bilakatzen da (gehienetan hondakindegian amaitzen duena) eta fabrikatzaileak produktuarengan duen ardura eta erantzukizuna saihesten du.

Gaur egun gauden puntuan, ezin dugu produktu berri bat erosi matxuratutakoa konpontzen saiatu gabe, ez bai da jasangarria. Horregatik gure kontsumo eta produkzio kateak aldatu behar ditugu, linealetik zirkularrera, ekonomia zirkularra gure bizitzetan barneratuz.

Ekonomia zirkularra birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea (Reducir- Reciclar- Reutilizar) baino askoz ere gehiago da. Murriztea, Birpentsatzea, Birdiseinatzea, Birsaltzea, Oparitzea, Ekiditea, Berrerabiltzea, Birziklatzea, Konpontzea eta Berreskuratzea da ere bai. Produkzio eta kontsumo zirkularraren prozesu honetan hondakinak produkzio katean sartzen dira berriro ere baliabide bihurtuz.

ZICLA eta ekonomia zirkularra.

ZICLA ekonomia zirkularrean guztiz oinarritutako enpresa bat da.

Hondakina berritzeko eta negozio berriak bultzatzeko aukera bezala ikusten dugu, gure ingurumen eta gizarte konpromisoek mugitzen gaituzte, horregatik aukera jasangarriak bilatzen ditugu hondakinak industriarentzako materialetan bihurtzeko eta merkatuan bigarren aukera bat emateko. Halaber, %100ean birziklatuak eta birziklagarriak diren produktuak ekodiseinatu, garatu eta ekoizten ditugu bere bizi ziklo osoak kontutan hartuz ingurumen inpaktua murrizteko eta erabilgarritasuna handitzeko.

 

1 Uzt, 2017 I Kategoriak: IRITZIA I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.