Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
Espainiak Klima Aldaketaren legea sortu du nazio mailan, europar Batasunaren araudiekin eta zenbait autonomi erkidegoetan existitzen diren legeekin bat egiteko.
Lege berri honek negutegi efektua sortzen duten emisioak %20 murriztea, energia berriztagarrien erabilera %35era handitzea eta energia efizientea %35 handitzea proposatzen du.
Azkeneko helburua 2050erako Espainiako ekonomiaren deskarbonizazio osoa lortzea eta produzitutako energia guztia berriztagarria izatea da.
Energia berriztagarriak eta energia-sareak.
Lege berri honen baitan, “iturri jasangarrietatik urtean 3.000 MV-ko potentzia lortzeko adina-instalazio” ezarriko direla aurreikusten da.
Neurri honek helburu argi bat dauka, energia garbien instalazioa eta kontsumoa sustatzea hain zuzen, eta horretarako hurrengoei lehentasuna emango zaie:
Agur erregai fosilei.
Mugikortasuna eta eraikuntza.
Azken garaietan mugikortasunaren inguruko neurriak guztion ahotan daude. Lege berri hau indarrean sartzean, besteen artean, hurrengo neurriak ezarriko dira:
Eraikuntzari dagokionez, Klima Aldaketaren Lege berriak eraikin publikoak eta etxebiziztzak energia efizientzia irizpideak jarraituz berritzea aurreikusten du, urtean 100.000 etxebizitza bataz beste 2021 eta 2030 artean.