Bloga

  • Kataluniako Ekodiseinu Saria

Kataluniako 2017ko Ekodiseinu Sarien banaketa.

Kataluniako Ekodiseinu SariaUrriak 19  2017ko Kataluniako Ekodiseinu Saria banatzeko ekitaldia ospatu zen, non aurtengo edizioaren irabazleak ezagutzera eman ziren, sariaren lau mailetako bakoitzean.

2017ko edizioan, 115 hautagaitza egon dira zeintzuetatik 40 saria irabazteko finalista moduan aukeratu ziren. Irabazle bat egon da sariaren maila bakoitzean:

  • A Produktua.
  • B Produktuaren Garapena.
  • C Estrategia.
  • D Diseinu Gaztea.

Horretaz gain, aipamen berezi batzuk ere egin ziren eta epaile mailari eta finalista nabarmenei omenaldia egin zitzaien.

Zicla finalista moduan aukeratua izan zen Zipper sistemarekin Produktu mailan eta Reseat besaulkiarekin Produktua garapenean mailan.

Kataluniako Ekodiseinu Saria.

Ekodiseinua baliabideen erabileran eraginkorragoa den mundu bat lortzeko tresnetako bat da, gainera ekonomia dinamizatzeko eta lana sortzeko erabilgarria da. Zenbait enpresek jada ekodiseinua baliatzen dute produktu eta zerbitzu berriak ekoizteko baina oraindik ez da zabalki hedatutako estrategia bat. Gainera, kontsumitzaile eta erabiltzaileen kontsumo ohiturek garatzen jarraitu behar dute produktu eta zerbitzu jasangarriago hauek preziatuagoak izan daitezen eta eskari handiagoa izan dezaten.

Kontsumo eta produkzio eredu hauen trantsizioan laguntzeko, Kataluniako Generalitat-ak 2001 urtetik produktu berritzaileak, kalitatezkoak eta jasangarriak nabarmentzen dituen sari batzuk antolatzen ditu. Hasiera batean, Birziklapenerako Diseinuaren Saria deitu izan zen baina 2015tik aurrera Kataluniako Ekodiseinu Saria moduan ezagutzen da, horrela esparrua handituz eta produktuen jasangarritasunaren barne dauden aspektu guztiak (baliabideen aurrezpena, kontsumo eredu berrien diseinua, bizitza amaieraren hobekuntza, etab.) barne hartuz.

Sari hau Ecodiscat-ekonomia zirkular eta ekoberritzaile baterako Kataluniako Ekodiseinu Estrategiaren markoaren barnean dago, helburutzat ekonomia zirkularra eta produkzio eta kontsumo prozesuetan jasangarritasun maila handitzea lortzea duen ekoberrikuntza tresna.

Zicla-ren aintzatespenak ekodiseinuaren esparruan.

Zicla-k hainbat aitorpen jaso ditu ekodiseinuarekin lotuta:

  • 2009: Ingurumenaren Saria ingurumenaren babesa eta hobekuntzan oinarritutako ibilbidea aintzatesteko. Kataluniako Generalitat-a.
  • 2009: 1.go saria Curro Claret-ek Zicla-rentzako diseinatutako Zebra bidegorriko bereizgailuarengatik,  Kataluniako Generalitat-aren Birziklapenerako Diseinuaren Sariaren II. edizioan.
  • 2011: Saria produktu mailan Vectorial autobus plataformarengatik,  Kataluniako Generalitat-aren Birziklapenerako Diseinuaren Sariaren VI. edizioan.
  • 2011: Aipamena Estrategia mailan Reurbano proiektuarengatik, Kataluniako Generalitat-aren Birziklapenerako Diseinuaren Sariaren VI. edizioan.
  • 2013: Saria Material mailan Greenrubber proiektuarengatik, Kataluniako Generalitat-aren Birziklapenerako Diseinuaren Sariaren VII. edizioan.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. c/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona