Bloga

Kale osotuak, hiri bizigarriak.

9 Mar, 2018 | BESTE BATZUK | 0 comments

Gaur egun hurrengo arazoarekin topatzen gara askotan, gure hirietako hainbat kale ez dira gai umeak, agureak, txirrindulariak, mugikortasun urriko pertsonak edo garraio publikoa modu berean jasotzeko. Gure kaleak inklusiboak egiteko helburuarekin, Kale osotuak izenaz ezagutzen diren kaleen politikak indarra irabazten ari dira.

Mote honetako kaleak hirietako biztanleei mugikortasun aukera gehiago eskaintzeko pentsatuta daude. Pertsonak eta lekuak modu efizientean eta seguruan konektatzeko diseinatzen dira eta espazio publikoaren gozamena eta garraiobide ezberdinen arteko bizikidetza ona sustatzen dute.

Modu honetan diseinatutako kaleen abantaila nagusien artean hurrengoak nabarmendu daitezke: gurutzatzeko errazak eta seguruak dira, bertoko merkataritzarentzako onuragarriak dira oinezkoen fluxua sustatzen dutelako, bizikletaren erabilera sustatzen dute txirrindularientzako atseginak direlako eta autobus bidezko garraioa bizkortzen dute.

Kale osotuen ezaugarriak.

Kale hauek orokorrean hurrengo ezaugarriak izaten dituzte:

  • Espaloi zabalak izaten dituzte.
  • Bidegorriak eta autobusentzako bideak dituzte.
  • Autobus geltokiak erosoak eta irisgarriak dira.
  • Oinezkoentzako pasabideak anitzak eta seguruak dira.
  • Oinezkoentzako babesguneak dituzte.
  • Oinezkoentzako sainaleak irisgarriak dira.
  • Zintarriak hedapenak dituzte.
  • Etab.

 

ZICLA kale osotuak.

ZICLAn gure kaleek dituzten mugetaz jakitun, irtenbideak bilatzen ditugu kale inklusiboagoak, atseginagoak eta seguruagoak lortzeko. Horretarako, hiri-altzari ezberdinak garatzen ditugu hiriei haien kaleak eraldatzeko aukera emanez.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.