Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
Gaur egun hurrengo arazoarekin topatzen gara askotan, gure hirietako hainbat kale ez dira gai umeak, agureak, txirrindulariak, mugikortasun urriko pertsonak edo garraio publikoa modu berean jasotzeko. Gure kaleak inklusiboak egiteko helburuarekin, Kale osotuak izenaz ezagutzen diren kaleen politikak indarra irabazten ari dira.
Mote honetako kaleak hirietako biztanleei mugikortasun aukera gehiago eskaintzeko pentsatuta daude. Pertsonak eta lekuak modu efizientean eta seguruan konektatzeko diseinatzen dira eta espazio publikoaren gozamena eta garraiobide ezberdinen arteko bizikidetza ona sustatzen dute.
Modu honetan diseinatutako kaleen abantaila nagusien artean hurrengoak nabarmendu daitezke: gurutzatzeko errazak eta seguruak dira, bertoko merkataritzarentzako onuragarriak dira oinezkoen fluxua sustatzen dutelako, bizikletaren erabilera sustatzen dute txirrindularientzako atseginak direlako eta autobus bidezko garraioa bizkortzen dute.
Kale hauek orokorrean hurrengo ezaugarriak izaten dituzte:
ZICLAn gure kaleek dituzten mugetaz jakitun, irtenbideak bilatzen ditugu kale inklusiboagoak, atseginagoak eta seguruagoak lortzeko. Horretarako, hiri-altzari ezberdinak garatzen ditugu hiriei haien kaleak eraldatzeko aukera emanez.