Bloga

Jasangarritasunerako hezkuntza Euskadin.

26 Uzt, 2018 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Educación para la SostenibilidadUNESCO-ren arabera, “garapen jasangarriak gaurko beharrak asetzen saiatzen da etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe, gizarte eta ingurumen arazoei irtenbidea bilatzen saiatzen da eta modu jasangarriago batean bizitzen ikasten saiatzen da”. Hemendik abiatuta garapen jasangarrirako hezkuntza ekimena jaio da “pertsonei jarrerak eta gaitasunak garatzen laguntzeko, orain eta etorkizunean guztion onurarako funtsezko erabakiak hartzen ahalbidetzeko eta erabaki horiek praktikan jartzeko” helburuarekin.

 

2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia.

2030erako Jasangarritasunerako Hezkuntza estrategia martxan jarriz euskal gizarte justuago eta jasangarriago bat lortzeko hezkuntza bat garatzea lortu nahi da.

Helburua kolaboraziozko gida praktiko bat izatea da, non agente guztiek elkarri eragin diezaioketen Euskadin bizi diren biztanleen arteko konplizitatea lortzeko eta egungo bizimoduak jasangarritasunera zuzendutako kultura baterantz bideratzeko.

Estrategia honek gainditu beharko duen erronkarik handiena, programa zabalak sustatzea izango da, tartean sartutako pertsonek komunitate jasangarriak mantentzeko konpromezua hartu dezaten hiru ikuspuntuak kontutan hartuz, soziala, ingurumen ikuspuntua eta ekonomikoa.

Horretarako 4 helburu proposatu dira ekimenerako ardatz nagusiekin.

  1. Ekimenerako hezkuntza.
  2. Pertsona hezitzaileen gaitasunen loraldia.
  3. Gazteriaren trebakuntza eta indartzea.
  4. Sustepena, hiriak eta herriak jasangarritasunean hezitzeko guneetan bihurtu daitezen.

 

Zicla eta jasangarritasuna.

Zicla-n hiri jasangarri, barneratzaile eta atseginekin amesten dugu.

Ingurumena bultzatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko gure borondateak gidatzen gaitu hiriak leku ekologiko eta jasangarrietan eraldatzeko.

2005etik lanean gaude hiriek sortzen dituzten hondakinak industriarentzako material berrietan eta hirientzako produktu berrietan bilakatzeko. Gainera, birziklapen proiektuak diseinatu eta garatzen ditugu hondakin balioztagarriak, (nahiz eta balioztapenerako potentziala duten, hondakindegian amaitzen duten hondakinak) material berrietan bilakatu daitezen.

Gure konrpomezuak hurrengoak dira:

  • Lekuko hondakinen birziklapena sustatzea.
  • Gure produktuak ekodiseinatzea, haien ziklo osoko ingurumen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko.
  • Birziklatutako produktuen ezagupena sustatzea.
  • Gure produktuen etengabeko hobekuntzaren alde apustu egitea eta ahalik eta kalitaterik handiena lortzea.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.