Bloga.

  • propriété industrielle

Berrikuntzak eta berritzaileak zergatik babestu.

Berrikuntza funtsezko faktore bat da gizarteak aurrera egin dezan. Berritzea oso garrantzitsua den bezala, berrikuntza sortzeko esfortzu intelektual eta ekonomikoa egin duen pertsona babestea ere oso garrantzitsua da. Garapen industrial eta intelektualak jabego industrialak eskaintzen dituen tresnen bidez babesten dira: patenteak, markak eta diseinu industrialak.

Hiru erakunde daude honetaz arduratzen direnak:

  • Espainia mailan Patente eta Marketn Espainiako Bulegoa dao (OEPM), Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren parte dena. Patenteek izaera teknikoa duten eta industriarentzako balio duten soluzioak eskaintzen dituzten berrikuntzak babesten dituzte.
  • Europa mailan erantzukizuna Barne Merkatuaren Armonizazio Bulegoak (OAMI) dauka. Bere helburua marken eta marrazkien babespena eta erregistroa da, Europar Batasunaren estatukide guztietan balio duelarik.
  • Nazioartean, Jabego Intelektualaren Mundu Erakundea (OMPI) da jabego intelektuala eta industrialaren inguruan akordioak sustatu eta kudeatzearen arduraduna.

 

Zer da Jabego Industriala?

Pertsona fisiko edo juridiko batek asmakuntza, industria diseinu edota marka betekiko izan dezakeen eskubidea da.

Enpresek haien jabego industrialaren balioa landu behar dute eta ahalik eta onura handiena atera. Horrela, haien produktuak babesteko, denbora eta dirua inbertitzen duten enpresek haien lehiakortasuna handitu dezakete izan ere:

  • Haien konpetentziak kopiatzea edo imitatzea ekidingo dute.
  • Haien I+G jarduerak eta merkaturatze jarduerak hobeto bideratu ahal izango dituzte.
  • Haien marken bidez enpresa identitate bat eraiki ahal izango dute.
  • Lizentziak, frankiziak eta bestelako akordioak, haien jabego intelekuala kontutan hartuz negoziatuko dituzte.
  • Enpresaren balio komertziala handitzea lortuko dute.
  • Arrisku kapitala eskuratu ahal izango dute eta aldi berean, errazago hurbilduko dira finantzazio iturrietara.
  • Merkatu berrietan sartu ahal izango dira.

 

Zer babestu daiteke?

Berrikuntza teknologikoetatik eta I+G inbertsioetatik eratorritako asmakuntzen eskubideak:

  • Patenteak: estatuak jabego industrialaren titulua, asmakuntzaren sortzaileari ematen dio, aipatutako asmakuntza modu esklusiboan ustiatu dezan hurrengo 20 urteetan zehar. Sortzaileak bere asmakuntza publikoaren eskura jarri beharko du bueltan, garapen teknologikoa bultzatzeko. Patenteak produktu, jakintza, aparatu, etb. berriari egiten dio erreferentzia, baita hauetako edozeinen hobekuntzari ere.
  • Erabilgarritasun modeloak: “asmakuntza txikiagoak” bezala ere ezagunak, patenteek baino berrikuntza maila txikiagoa duten asmakuntzak babesten dituzte. Hau dela eta, babesaren iraupena erdia da (10 urtekoa) eta errazagoa da lortzea.

Produktuen kanpoko forman berrikuntza bat suposatuko duten asmakuntzak:

  • Eredu industriala: produktu baten fabrikaziorako eredua da eta bere estruktura, konfigurazioa, apaingarriak edo aurkezpenaren arabera babestu daiteke. Honek, hiru dimentsiotako produktu batek hartzen duen forma berria babesten du.
  • Marrazkia: bi dimentsiotako objetuak babesteko eredu industriala da.

 

Ondorioak.

Hau dela eta, jabego industrialaren eskubideak oso garrantzitsuak dira, izan ere hauen erabilera eraginkorrak berrikuntzaren arrakasta ekar dezake. Berrikuntza honek arrakasta izateko aukera gehiago dauka jabego intelektuala modu estrategikoan erabiltzen bada.

Jabego industriala tresna oso sendoa da aliantza komertzialak sortu eta mantentzeko orduan.

ZICLA eta berrikuntzen babesa.

ZICLAn kalitatezko eta lehiakorrak diren konpobideak garatze eta sortzen ditugu hirietarako; guzti hauen produktu birziklatuak, birziklagarriak, berrerabilgarriak eta lehiakorrak dituzte, eta  prozesu industrial baten ondorengo eta kontsumitu ondorengo hondakinekin eginak daude. Produktu hauen Europar Batasunean eta Munduko beste hainbat herrialdetan patentaturik daude.

 

25 Urt, 2018 I Kategoriak: IRITZIA I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.