Bloga

Bartzelona hiri %100 irisgarri batean bihurtzeko lanean ari da.

16 Abe, 2017 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Zer dakigu irisgarritasun unibertsalari buruz? Irisgarritasun unibertsala, gurpil-aulki autobusera igo ahal izatea edo pertsona itsu batek zebrabide bat semaforoaren soinuek legunduta igaro ahal izatea baino askoz gehiago da.

accesibilidad universalBartzelona hiri %100 irisgarri batean bihurtzeko lanean ari da.

Momentuz, hiria Irisgarritasun Unibertsalaren Plana 2018-2026 errealitate bihurtzeko prozesuaren hasieran dago, plan honek 847.000 euroko aurrekontua duelarik. orain diagnosi fasea lantzen ari da, hiriaren egoera zein den jakiteko datuak lortzeko eta honi esker aurrerapausoak norantz eman behar diren jakiteko.

Bildutako datu hauek hiriaren espazio eta eremu ezberdinekin dute lotura, hala nola garraio publikoaren geltokiak, liburutegiak, kirol-guneak, azokak, ikastetxeak, osasun zentroak, gizarte-etxeak, etab.

Bildutako datuak.

  • Bartzelonarren %8,13ak(132.133 biztanle) ezgaitasunen bat dauka.
  • Hauetatik %54 emakumeak dira eta %46 gizonezkoak.
  • %51,3 65 urtetik gorako pertsonak dira.
  • Bi sexuetan ezgaitasun fisiko motorra gailentzen da, baina emakumeen kasuan bigarren postuan ezgaitasun mentala dago eta gizonezkoen kasuan ezgaitasun fisiko ez motorra.
  • Horietaz gain, bestelako ezgaitasunak badira, hala nola ikusmenekoa, intelektuala eta entzunekoa, bi sexuetan agerpen urriagoa duetanak.

Geltoki Plana.

Geltoki Plana 2017an okupazio planen artean egin zen lehena izan zen Barcelona Activa-ren laguntzarekin. Plan hau garraio publikoaren geltokietan datuak balio izan du eta horrela, geltokiek betetzen dituzten baldintzak begiratu ahal izan dira, baita hobekuntza proposamenak egin ere.

ZICLA eta irisgarritasun unibertsala.

Biztanleek garraio publikora modu eroso eta seguruan heldu ahal izatea irisgarritasun unibertsalaren nahitaezko puntua da. Horregatik, autobus geltokietan irisgarritasuna hobetzeko plataformak ezartzea helburu hori betetzen laguntzen du. Horren adibide da ZICLA-k diseinatu eta fabrikatzen duen  Vectorial® sistema.

Plataforma hauen abantaila, irisgarritasuna eta bide publikoaren segurtasuna hobetzeaz gain, material birziklatu eta birziklagarriekin eginda daudela da.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.