Bloga.

Industriarentzako Estatu mailako Paktuaren sinadura Katalunian.

Industriarentzako Estatu mailako Paktua.Pasa den uztailaren 24ean, Bartzelonan Industriarentzako Estatu mailako Paktua sinatu zen. Paktu hau programa hitzarmen bat da, Kataluniako Parlamentuak hartutako ebazpen batetik eratorria eta Kataluniako Gobernuak bultzatua. Helburua Kataluniaren garapen industriala epe luzerako planifikatzea da, herrialdeko industria sektorea garatu eta sendotzeko.

Paktua garatzeko 9 pertsonaz osatutako sei lantalde sortu ziren (Generalitat-eko 3 ordezkari eta beste sei pertsona, patronalak eta sindikatuek aukeratuak). Talde hauek lan ildoak proposatu zituzten industria herriaren ardatz ekonomiko moduan ezartzeko:

  1. Lehiakortasuna eta industria lanpostuak.
  2. Enpresa dimentsioa eta finantzazioa.
  3. Industria 4.0 eta digitalizazioa.
  4. Formazioa.
  5. Azpiegiturak eta energia.
  6. Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra.

Proposamen hauek industriarentzako Estatu mailako Paktuaren Mahaian aurkeztu ziren. Mahaian Gobernuaren ordezkariak, enpresa eta sindikatu elkarteak, partidu politikoak, unibertsitateak, eskolak, profesionalak, herri elkarteak eta zentro teknologikoak biltzen dira. Eragile hauek proposamenak balioztatu dituzte eta Gobernuari eta Kataluniako Parlamentuari helarazi dizkiote.

Industriarentzako Estatu mailako Paktuaren gobernantzaren arduraduna Enpresaren Kontseilu Katalanaren Komisio Betearazle Permanentea izango da.

ZICLA eta Industriarentzako Estatu mailako Paktua.

Lehenago esan bezala, sei lantalde eratu ziren eta horietako batek jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra landu zituen. ZICLA, Jasangarriatsunaren eta ekonomia zirkularraren balioetan oinarritzen den enpresa denez, lantalde honetan parte hartu zuen Lurralde eta Jasangarritasun Sailaren proposamenari esker. Lantaldean parte hartu duten gainontzeko kideak hurrengoak dira:

  • Lavola, jasangarritasunerako zerbitzu enpresa, Lurralde eta Jasangarritasun Sailak proposatua.
  • Simbiosy, sinbiosi industrialean espezializatutako enpresa UGT eta CCOO-ek proposatua.
  • PIMEC-eko Ingurumen Saila.
  • Bartzelonako Garraio Metropolitarraren Agintaritza (ATM), Industria Zuzendaritza Nagusiak proposatua.

 

21 Uzt, 2017 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.