Indumetal Recycling.
Indumetal Recycling aparatu elektriko eta elektronikoan hondakinen (AEEH) birziklapenean espezializatutako eta Bizkaian ezarritako enpresa bat da. Metalak, beira eta plastikoa bezalako materialak berreskuratzeko, bere birziklapen prozesuen hobekuntzaren bilaketan aritzen da etengabe. Aurki, erabileraz kanpoko pantaila lauak, telebistak eta monitoreen tratamendurako teknologia aitzindari bat ezarriko du bere instalazioetan, horrela Espainia mailan teknologia hau ezartzen duen sektoreko lehenengo enpresan bihurtuko delarik.
Tekonologia berri honi esker pantaila lauen, telebista eta monitoreen osagarri arriskutsuak (merkurio-lanparak) modu erdi-automatikoan kendu ahal izango dira. Orain arte prozesu hau eskuz egin ohi zen, baina hondakin arriskutsu hauen ugaritzea dela eta, enpresak teknologia aitzindari hau barneratzea erabaki du Asua-Erandioko (Bizkaia) bere plantan, horrela, bere banatze-prozesuen eraginkortasuna eta birziklatutako materialen kalitatea handitzeko. Izan ere, teknologia hauen aplikazioak pantaila lauen materialen %98-a ere balorizatzea ahalbidetuko du.
Horretaz gain, tratamendu prozesu berri honek pantailen osagarrien erauzketa eta banaketa garbi bat ahabidetuko du energia efizientzia handiko ekipamendu baten bitartez. Ekipamendu honek gainera karbono aktibatuzko iragazkiak erabiltzen dituen iragazpen sistema batekin lan egiten du atmosferarako edozein emisio ekiditeko, ondorioz teknologia oso efiziente bat delarik.
ZICLA eta AEEH.
Aparatu Elektriko eta Elektronikoen Honakinak (AEEH) geroz eta presentzia handiagoa dute gure egunerokotasunean eta bere kudeaketa egokia ezinbestekoa da ingurugiroa babesteko eta ekonomia zirkular bateranzko trantsizioa ziurtatzeo. ZICLA-k hainbat proiektu burutu ditu AEEH-en bizitza amaiera eta birziklapena hobetzeko, aipagarrienak FENIX, AEEH-tatik eratorritako plastiko estirenikoen berreskupaenaren ingurukoa eta WEEENNING, Getxoko udalerrian AEEH-en kudeaketa arduratsu bat sustatzearen ingurukoa, direlarik.
0 Comments