ZICLAk erabiltzen ez diren ibilgailuetako 1.600 tona plastiko lehengai gisa berreskuratu nahi ditu.
Iturria: Sozietate Publikoa Ihobe | Industria Ekoeraginkorra
ZICLA 2015etik “hondakinak industriarako material berri eta hiri- eta trafiko-ekipamendurako produktu berri bihurtzen” diharduen Euskadiko enpresa bat da. Une honetan, ROLLING PLASTICS ekonomia zirkularreko proiektu baten buru da; proiektu horri esker, urtean kalitate oneko 1.600 tona berreskuratzea du helburu, erabiltzen ez diren eta egun zabortegietan uzten diren ibilgailuetatik.
ZICLAko arduradunek adierazi dutenez, Rolling Plastics proiektua egitean, material plastikoen galauts desberdinak sortzen ari dira, erabiltzen ez diren ibilgailuetatik datozen piezetatik. Erabiltzen ez diren ibilgailuetan dauden plastikozko piezen osaera eta inpropioak aztertu dira, haiek in situ bereizteko teknika analitiko eramangarrien bidez. Proposatutako prozesu sistematikoak fabrikatzaile eta modelo desberdinen eta ibilgailuan funtzio desberdinak dituzten plastikozko piezetatik galautsa sortzea ahalbidetzen du, polipropilenoa (PP), polietilenoa (PE), akrilonitrilo-butadieno-estirenoa (ABS), poliamida, polikarbonatoa eta antzeko materialetarako. Era berean, aipatutako galautsak karakterizazio tekniko baten bidez baliozkotzen eta prozesua ezartzeko eredu ekonomiko errentagarri bat planteatzenari dira, prozesu osoaren ingurumen-bideragarritasuna aztertuz.
Rolling Plastics Ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuak programaren parte da. Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak sustatu eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatzen du. Ziclaz gainera, proiektuan Gaiker-Ik4 zentro teknologikoak eta Jubedi eta Econia enpresek parte hartzen dute. Bestalde, beren instalazioetako piezak eskuratzen lagundu dute hurrengo tratamendurako zentro baimendu hauek: Desguaces Vidaurreta, Hondarribikoa; Desguaces García & Arrausi, Gasteizkoa; eta Reciclajes Mungia, Mungiakoa.
0 Comments