Martxoaren 7an eta 8an Nazioarteko Identiplast Konferentzia egingo da, eta mundu mailako adituak bilduko ditu, plastikoen birziklapena, prozesatzea eta kudeaketaren inguruan, plastikoen ekoizle, politiko, akademiko eta ikertzaileekin batera, haiekin zerikusia duten gaien inguruan eztabaidatzeko eta plastikoek gizarte iraunkor batean duten rolari buruzko ideaiak partekatzeko.
Identiplast 2019.
PlasticsEurope-ren arabera, konferentziaren antolatzailea, “Identiplast, erreferentziazko nazioarteko konferentzia da plastiko hondakinak kudeatzeko azken ingeniaritza-teknologiak ezagutzeko eta ezagutza eta praktika hobeak trukatzeko, hondakin plastikoak biltzearen, identifikatzearen, birziklatzearen eta berreskuratzearen azken berrikuntzak argitara ematearen bidez”.
Aurten, hondakin plastikoen bilketa, sailkapena eta birziklapenean zentratuko da, baita material hauen erabilera zirkularra eta eraginkorra egin dezakeen ekonomia baten garapenean Europa osoan eta munduko gainerako herrialdeetan ere.
Ignacio Marco Espainiako PlasticsEurope-ko zuzendari nagusiaren arabera: “Balio handiko topeketa bat da plastikoen industriarentzat, Europan gure produktuen iraunkortasunari buruzko ikuspegia partekatuko duten 300 profesional baino gehiagoren parte hartzearekin. Aukera paregabea eta ekonomia zirkularra bultztzeko eta PlasticsEuropeko Borondatezko Konpromisoa bezalako ekintza garrantzitsuak ezagutarazteko”.
PlasticsEurope.
PlasticsEurope Europako plastikoaren sektoreko fabrikatzaileak ordezkatzen dituen erakundea da. Dinamismo handia duen sektorea da, berrikuntza sustatzen duena eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea errazten duena gure planeta klima-aldaketaren aurka babesteko.
ZICLA eta hondakin plastikoak.
Badakigu urtero balio handiko milaka tona hondakin hondakindegietan edo erraustegietan amaitzen dutela. Horregatik, ZICLA-n enpresak eta erakundeak aholkatzen ditugu hondakina industriarentzako material berrietan bilakatzeko. Hondakinen balorizazioaren diagnosi tekniko eta ekonomikoak barne hartzen dituzten proiektuak burutzen ditugu, material berriak edo produktu berriak lortzeko eraldaketa prozesuak diseinatzen ditugu eta material berrien erabileran oinarritutako industria eta negozio aukerak identifikatzen ditugu.
2005etik lanean gaude hiriek sortzen dituzten hondakinak industriarentzako material berrietan eta hirientzako produktu berrietan bilakatzeko. Gainera, birziklapen proiektuak diseinatu eta garatzen ditugu hondakin balioztagarriak, nahiz eta balioztapenerako potentziala duten, hondakindegian amaitzen duten hondakin horiek, material berrietan bilakatu daitezen.
0 Comments