Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
Hiri mugikortasunaren inguruko joerek etengabeko bilakaerak eta aldaketak jasaten dituzte eta geroz eta ibilgailu elektriko gehiago dago merkatuan, prestazio oso ezberdinekin. Guzti horrek gure motordun ibilgailuak alde batera uztera bultzatzen gaitu, bereziki hirian zehar egin beharreko ibilbide laburretan mugitzeko.
Aukera guzti hauek bateria bat daukate. Zer esan nahi du honek? Egia da hirian zehar mugitzerakoan ez dugula CO2-rik isuriko, baina momenturen batean ingurumen eragin garrantzitsuak dituen gai batekin topatuko gara: agortutako bateriak.
Oraindik goiz da honen inguruko ondoriorik ateratzeko, izan ere, ibilgailu hauek oso berriak dira eta haien baterien bizitza ez da agortu oraindik. Baina merkatuan denbora gehiago daramaten auto edo motor elektrikoen bateriekin sortutako arazoei erreparatuz gero hainbat ondorio atera ditzakegu. Nahiz eta bateria agortuen birziklapena sustatzeko lana martxan den, frogatuta dago baterien birziklapen prozesua nahiko konpexua dela.
Europar Batasunean merkaturatzen diren litio bateria guztietatik, %5 birziklatzen da soilik. Honen arrazoiak, litioaren prezio aldakorra eta birziklapen prozesuaren kostua handia dira, beste askoren artean. Bateria askok hondakindegi edo erraustegietan amaitzen dute, praktika hauek ingurumenaren gain inpatuak eragiten dituzte. Gainera, Europar Batasunak oraindik ez du ibilgailu elektrikoen bateriak birziklatzeko estandar teknikorik garatu eta ekoizle bakoitzak bere fabrikazio teknologia propioa erabiltzen du, birziklapen prozesua are gehiago zailduz.