Bloga.

ZICLA cadena SER irratiaren “i al cuadrado” saioan.

i al cuadrado cadena SerZICLA-k Ludus enpresarekin batera, cadena SER irratiak Radio Bilbao bidezko emanaldian duen I al cuadrado irratsaioan parte hartuko du datorren urriak 17an, 13:00-13:30 tartean. Irratsaio honen helburua berrikuntzaren inguruko informazioa zabaltzea da. Kontzeptu hau jendarteratzeko, programak zenbait adibidetan sakontzen du berrikuntzaren prozesua enpresetan eta jendartean orokorrean nola ematen den ulertzeko. Testuinguru honetan,  Zicla-k eta Ludus-ek berrikuntzaren inguruan izan dituzten bizipenak partekatuko dituzte, bakoitzak bere sektoreari lotuta: hondakinak eta errealitate birtuala.

ZICLA eta berrikuntza.

ZICLA-n hamar urte baino gehiago daramatzagu industria- zein udal-hondakinen inguruan berritzen, bigarren materialetan eta bukatutako produktuetan bilakatzen, bigarren bizitza bat emanez eta merkaturako irteera bat bilatuz, horrela ekonomia zirkularra ere sustatuz.

Horrela, alde batetik hirietarako hiru produktu lerro garatu ditugu, %100ean plastiko birziklatuz eginak eta mugikortasuna, trafikoaren segurtasuna, irisgarritasuna eta jasangarritasuna hobetzeko bideratuak daudenak: bidegorrietarako Zebra® eta  Zipper® sistemak eta Vectorial®, autobus geltokietako irisgarritasuna hobetzeko plataforma.

Bestalde, industria sektorearekin lan egiten dugu bere hondakinak, material arruntekin lehiatu daitezkeen material berrietan bilakatzeko eta berrikuntza eta ikerketa proiektuak garatzen ditugu sektorearen lehiakortasuna eta ingurumen perfila hobetzen laguntzeko.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.