Bloga.

HR-Recycler: Gizakiak eta robotak elkarlanean arituko dira TEEH-ak birziklatzen.

Azken hamarkadetan aurrerapen teknologiko garrantzitsuak lortu dira, eta horren ondorioetako bat, egunero hondakin bihurtzen diren tresna elektriko eta elektronikoen moten eta kopuruen hazkunde esponentziala izan da. Zorionez, tresna elektriko eta elektronikoen hondakin (TEEH) horietako kopuru handi bat birziklatze plantetan amaitzen du.

Produktu konplexuak diren TEEH hauen kudeaketak hurrengoak barne hartzen ditu:

  • Sorta homogeneoen arabera, tresnen aldez aurreko sailkapena
  • Deskontaminazioa (arriskutsuak izan daitezkeen osagaiak edo substantziak kentzea)
  • Deskontaminatutako tresnak tratatu ondoren sortutako frakzioetan material baliotsuak bereiztea.

Eragiketa hauei lotutako jarduera askok eskulan kantitate handia eskatzen dute, eta horiek egiten dituzten langileei esperientzia, trebetasuna, ahalegina eta mugimendu errepikakor asko egitea eskatzen diete. Hau izan da HR-Recycler proiektua sortzearen arrazoia.

Helburuak.

HR-Recycler (2018-2022) proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:

  • TEEH-en kudeaketan ematen diren eta garestiak, arriskutsuak eta denbora asko behar dituzten, tresnen sailkapena, desmuntantzea edo erauzitako pieza eta materialen sailkapena bezalako eskulanen bilakaera aztertzea.
  • Eskulan hauek, prozedura robotizatu automatikoen bidezko ordezkapena aztertzea.

 

Helburua gizakien eta roboten arteko lankidetza-ingurune bat sortzea da eta aldi berean:

  • Tratamendu-gaitasuna handitzea,
  • Kalitate eta balio ekonomiko handiagoko produktuak lortzea.
  • Langileen lan-baldintzak hobetzea,
  • Ingurumen-inpaktua arintzea.

 

Parte-hartzaileak.

Horizon 2020 Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Esparru Programak finantzatutako proiektu europar honetako 13 parte-hartzaileen artean Indumetal Recycling eta Gaiker Zentro Teknologikoa aurkitzen dira.

ZICLAk hainbatetan parte hartu du enpresa horiekin batera ekonomia zirkularreko proiektuak gauzatzen. Proiektu horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

 

Horiek guztiak TEEH-etatik lehengai berriak ateratzearekin eta balio-kate desberdinetako hondakinekin, ekonomia zirkularrean negozio-eredu berriak garatzearekin lotuta daude.

 

7 Urt, 2020 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.