Bloga.

Hondakinen Prebentziorako 15. Jardunaldia eta reWINE Jardunaldia.

2017ko maiatzak 18 Kataluniako Hondakin Agentziak nazioarteko konferentzia bat antolatu du hondakinen prebentzioaren ildoan esperientziak elkarbanatzeko, ikuspuntuak alderatzeko eta ekimen eremu berriak aztertzeko, bereziki prebentzio kualitatiboaren esparruan. Konferentzia hau gainera bi LIFE proiektuen markoan ospatuko da: Hondakinen Prebentziorako Astea Europan (EWWR) eta reWINE Proiektua. Gainera, konferentzia Hondakinen Prebentziorako 15. Jardunaldiarekin batera ospatuko da.

Hondakinen prebentzioa.

Prebentzio kualitatiboa, Hondakinen Zuzendaritza Europarraren arabera, hondakinen arriskugarritasuna eta izaki bizidunenganako eta ingurumenarekiko efektu kutsakorrak murriztean datza. Substantzia arriskutsuen erabilera murriztea edo mugatzea ekonomia zirkularra ezartzeko baldintza bat da ere bai, izan ere materialen zirkulazioa laguntzen du, sinbiosi industriala ezartzeko prozesua errazten du eta gaikako bilketaren eta birziklapen prozesuen kostuak txikitzea ahalbidetzen du.

Jardunaldia.

Ekitaldian zehar atzera begirada bat egingo da EWWR proiektuaren hastapenei bueltatzeko eta azken zortzi edizioetako emaitza nagusiak aztertzeko eta Europan zehar hondakinen prebentzioaren inguruan emandako praktika onen aukeraketa bat aurkeztuko da. Gainera, adituekin egingo diren bi saioen bidez, hondakinen prebentziorako sentsibilizazio eta kudeaketa estrategia berriak aztertuko dira.

6 maiatza, 2017 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.