Plastikoek denbora luzez lagundu digute gure bizizta, higienea, elikadura eta abar errazago egiten. Produktu asko fabrikatzeko ematen duten aukera eta haien iraupen luzea dela eta, erosotasun asko ekarri dituzte. Gaur egun egoera iraultzen ari da, plastiko horien hondakinak ingurumen-erronka bihurtu dira mundu osoan. Mundu horien ekimenak sortu dira inpaktu hori arintzeko eta plastikoen erabilera benetako balioa ematen duten eta ia ezinbestekoak diren aplikazioetara murrizteko. Ekimen horien artean, Hondakin Plastikoen Amaierako Aliantza nabarmentzen da (AEPW inglesezko siglengatik).
Hondakin Plastikoen Amaierararko Aliantza (AEPW).
AEPW irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 30 enpresek osatzen dute eta horien helburua da hondakin plastikoak gutxitzeko irtenbideak garatzea eta ezartzea, edo jada erabiliak izan diren plastiko horietarako jomuga irzunkorrak bilatzea, ekonomia zirkularraren printzipioak oinarri hartuta.
Aliantza osatzen duten enpresak mota guztietakoak dira, plastikoen balio-katea osoki irudikatzen dutenak: plastikoa ekoitzen, erabiltzen, saltzen, prozesatzen, biltzen eta birziklatzen dituzten enpresak.
Hondakin plastikoen arazoa.
Aurrean dugun erronka, erronka globala da eta, beraz, konponbide globala eskatzen du, baina horrek ez du esan nahi erabile globalak direla arazo hori konpontzen saiatu behar dutenak. Bobo Patel AEPWko presidenteordearen hitzetan, “historiak erakutsi digu ekimen kolektiboek eta industriaren, gobernuaren eta GKEen arteko elkarteek irtenbide berritzaileak eskaini ditzaketela hau bezalako erronka global baten aurrean”.
Arazo honi aurre egiteko hartzen diren neurriak multilateralak izan behar dira, eta era guztietako aktoreak barnean sartu. “Arrakasta lortzeko, sektore askoren lankidetza eta ahalegin koordinatuak beharrezkoak dira – hainbat emaitza posibleekin, epe laburrean nahiz luzean. Ingurumena eta plastikoen gaia aztertzeko eta plastikoarentzako ekonomia zirkularra garatzeko, balio kate osoaren parte hartzea eta enpresa, gobernu eta komunitateen epe luzerako konpromisoak beharrezkoak dira. Inork ezin du hau bakarrik konpondu”, adierazu du Antoina Frérot AEPWko presidenteordeak.
ZICLA eta hondakin plastikoak.
Badakigu urtero balio handiko milaka tona hondakinek hondakindegietan edo erraustegietan amaitzen dutela. Horregatik, ZICLA-n enpresak eta erakundeak aholkatzen ditugu hondakinak industriarentzako material berrietan bilakatzeko. Hondakinen balorizazioaren diagnosi tekniko eta ekonomikoak barne hartzen dituzte proiektuak burutzen ditugu, material berriak edo produktu berriak lortzeko eraldaketa prozesuak diseinatzen ditugu eta material berrien erabileran oinarritutak industria eta negozio aukerak identifikatzen ditugu.
0 Comments