Global E-waste monitor 2017 txostenaren arabera, pasadan urtean 44,7 milioi tona hondakin elektroniko eta elektriko (GEEH) sortu ziren mundu mailan (Espainian milio bat tona sortu zirela kalkulatzen da) eta aldi berean uste da 2030 urterako mila milioi tona hondakinetara helduko garela. Hauetatik 16,8 tona tamaina txikiko gailuak izan ziren eta 9,2 tona tamaina handikoak. Batzuk zein besteak urtero %4 handitzea espero da 2020a arte.
Baina kezkagarriena da hondakin elektroniko guzti hauen %20a bildu eta berreskuratu zela bakarrik gainontzeko %80ak erraustegietan edo hondakindegietan amaitu zuelarik. Hondakin hauek urrea, zilarra, platinoa eta bestelako elementu oso preziatuak dituzte eta hauen berreskurapena 55.000 milio dolar baino gehiagotan itzuli liteke.
GEEH gehien sortzen dituzten herrialdeak Australia eta Zeelanda Berria dira, biztanle bakoitzeko 17,3 kilorekin. Estatu batuetan 11,6 kilo biztanleko sortu ziren zeintzuetatik %17a berreskuratu zen bakarrik.
Txostenaren zenbakiak ikusita, begizkoa da aparatu hauen berreskurapena errazteko ezinbestekoa dela haien ekodiseinua hobetzea– gaur egun 41 herrialdek bakarrik legeztatu eta kontrolatzen dute hondakin mota hauen sortzea eta berreskurapena. Gainontzeko herrialdeetan hondakin hauek bestelako hondakinen tratamendu berdina jasotzen dute eta honek arrisku bat suposatzen du gailu hauetan aurkitu daitezkeen elementu toxiko eta arriskutsuak direla eta.
Hondakin hauek osatzen dituzten elementuek inpaktu handia sortzen dute ingurumenean eta osasunean. GEEH-etan aurkitu daitezkeen substantzia arrunten artean kadmioa, beruna, berun oxidoa, zilarra, kobrea eta merkurioa daude adibidez. Ingurumenaren aldetik aukerarik onena gailu hauek konpondu eta berrerabiltzea izango litzateke baina beti ez da posible. Horregatik, gailuok birziklatzea beharrezkoa da euren lehengaiak berreskuratzeko eta produkzio zikloan berriro sartzeko.
ZICLA eta hondakin elektronikoak.
Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak (GEEH) gero eta presentzia handiagoa dute gure gizartean eta haien kudeaketa egokia ezinbestekoa da ingurumena babesteko eta ekonomia zirukular baterantz transizioa bermatzeko. ZICLA-k berrikuntza poriektuak burutu ditu GEEH-en bizi amaiera eta birziklapena hobetzeko, hauen artean FENIX proiektua, GEEH-en plastiko estirenikoak berreskuratzen ingurukoa eta WEEENNING proiektua, Getxoko herrian GEEH-en kudeaketa egokia sustatzeko.
0 Comments