Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
Esan daiteke Vitoria-Gasteiz eta Pontevedra hirigintza jasangarriaren eredua ezartzen aitzindariak izan direla estatu mailan. Alde batetik Pontevedra autoen eta kutsaduraren menpeko zen hiri bat izatetik, habitagarria eta osasuntsua izatera pasatu da, non oinezkoak lehentasuna duen. Ildo bera jarraituz, Vitoria-Gasteizek mugikortasun plan bat onartu zuen bizikletak autoa ordezkatzen zituena eta oinezkoari espazio gehiago eskaintzeko, garraio publikoaren konexioak 3o minutu baino gutxiagoan ahalbidetzeko eta hesi arkitektonikoak ezabatzeko.
Honetaz gain, azken urteotan Espainiako bi hiri handienak, Madril eta Bartzelona, hirigintza eredu jasangarrien aldeko apustua egiten ari dira kutsadura murrizteko eta horregatik kotxeari espazioa kentzen ari dira oinezkoari itzuli ahal izateko. Bartzelonako Poblenou auzoa eta Madrilgo Fuencarral kalea estrategia hauen lehen ereduak dira. Bartzelonan “supermanzana” (superilla katalanez) kontzeptua ezartzen ari da. Eredu honen arabera, bederatzi etxadi biltzen dira eta ibilgailuak inguruan geratzen den errepidetik ibil daitezke soilik, barneko bideak oinezkoentzat eta txirrindularientzat libre geratzen direlarik.
Iturria: BCN Ecología
Beste alde batetik, Bizilekurako Lehentasuna duten Guneak (APR) daude, Madrilen ezartzen ari direnak. Espazio geografiko hauetan ibilgailu pribatuen mugimendua debekatuta dago, horrela, kale hauetan bertan bizi diren pertsonek, 0 emisioko bereizgailua duten autoek, autotaxiek, anbulantziek, motorrek (7:00etatik 22:00ak arte) eta bizikletek soilik erabil ditzakete.
Hasiera batean antz handia dutela dirudien arren, badituzte ezberdintasun batzuk:
Dirudienez 2050. urterako munduko biztanleriaren %70 hirietan biziko da. Horregatik, hiriak egoera horretarako egokitzea oso garrantzitsua da, hiritar guztiak bertan era eroso batean elkarbizitzeko gai izan daitezen.
ZICLAm 2005. urteaz geroztik hirietako hornikuntza eta trafikoa hobetzen dituzten produktuak garatzen lan egiten dugu hondakinak erabiliz.
Gure helburua, hiriak hiritarrentzako irisgarriagoak suguruagoak eta abeikorragoak bilakatzen laguntzea da. Honako lotura hauetan ZICLAk parte hartu duen proiektuei eta garatu dituen produktuei buruz gehiago irakur dezakezu.