Bloga

Hirien funtzioa eta Hiri Agenda Berriaren garrantzia.

30 Uzt, 2018 | BESTE BATZUK | 0 comments

Gaur egun hiriek lurraldearen %2a baino gutxiago okupatzen dute baina barne produktu gordinaren %70aren erantzule dira, mundu mailako energiaren %60a baino gehiago kontsumitzen dute, negutegi efektuko gasen emisioen %70a sortzen dute eta sortutako hondakinen %70aren erantzule dira. Horregatik, nahiz eta lurraldearen porportzio txiki bat okupatu, eragin handiko aktoreak dira marko globalean.

Hau izan zen Post Hábitat III kongresuan ladutako gai nagusia. Hau Bartzelonan ospatu zen maiatzean eta hirien inguruko hainbat alorretako nazioarteko jakitun eta ordezkari bildu zituen, ekorkizuneko hiri ereduari forma emateko helburuarekin.

Hiri Agenda Berria.

Hiriak eta metropoli-guneak haien helburuetan zentratuta lan egitera ohituta daude. Hau ez bezela, Hiri Agenda Berriak lotura bat ezartzen saiatzen dira agenda lokalek egiten dutena eta mundu mailan proposatzen diren gauzen artean. Horretarako, biziki garrantzitsua da hirien garapen maila ezberdinak eta euren hirigintza-ereduak kontutan izatea, izan ere hauek oso ezberdinak izan ohi dira.

Hirietako agenden arazoetako bat izan da, Garapen Jasangarriaren Helburuak betetzeko, goitik etorritako araudiak egokitzen saiatu direla euren ezaugarri lokalak kontutan hartu gabe.

Hiri-agendan kontutan hartu beharreko lau faktore.

  • Jasangarritasuna: gaur egungo erronka globalak, hala nola klima aldaketa, mugikortasuna, hondamendi naturalak, baliabide naturalen urritasuna, etab. metropoli mailatik landu behar dira eta oso garrantzitsua da ekimenak hirien morfolofiara egokitzea. Horretarako, hiritarren paradigma eta mentalitatea aldatzea klabea da, baita aldaketa hauen buru izateko konpromezu politiko bat egotea ere.
  • Hirigintza eta metropoli-plangintza: metropoli-gune eta hiri trinkoak eraikitzea komeni da horrela egungo erronkei aurre egitea errazagoa izango baita. Horretarako, datu onak izatea beharrezkoa da, plangintza egoki bat garatzeko.
  • Kohesio soziala: guztiz beharrezkoa da aniztasuna bermatuta dagoen elkarbitzarako espazioak sortzea eta espazio publikoak demokratizatzea. Kohesio hau oinarritik sustatu beharra dago, auzoetatik hirira, bottom-up izena jasotzen duen garapena hain zuzen.
  • Garapen lokala eta lehiakortasun ekonomikoa: oso garrantzitsua da metropoli-guneetako baliabideak eskuratzea eta horiek ahalik eta gehien aprobetxatzea. Halaber, beharrezkoa da turismoak eta ekonomia informalak eragindako aldaketa ekonomikoetara eta bizitzaren kostura egokitzea. Baita desokupazioaren kontra lan agitea, segurtasuna bermatzea eta mundu mailako gatazkek sortu ditzaketen efektu ekonomiko lokalak arintzea.

 

Post Hàbitat III kongresuaren ondorioak.

Aurtengo Post Habitat III edizioari esker lau puntu nagusi ondorioztatu dira:

  • Hiri-agenda berriaren proposamenak hiri-eskalara egokitzea beharrezkoa da: hiriaren eskubideak aldarrikatu.
  • Beharrezkoa da elkarbanatutako gobernantza bat garatzea konpetentzia eta finantzazio egokiarekin, hala nola nazioarteko presentziarekin eta aintzatespen politikoarekin, nazio mailan zein nazioartean ere bai.
  • Hiritarrek haien oinarrizko eskubideen lorpena irudikatzen duen hiri-espazio bat sortzea beharrezkoa da, modu inklusiboan eraikitakoa.
  • Ezinbestekoa da hiri mailako elkartasuna sortzea, hiri esparruan lehen eta bigarren mailako hiritarrak egotea ekiditeko.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.