Bloga.

  • subvencions per a fomentar l'adquisició de vehicles elèctrics

Bidegorriek Europako heriotza goiztiarrak ekiditen lagundu dezakete.

Preventive Medicine-k plazaratu duen azterketaren arabera, Europako hiriek 10.000 heriotza goiztiar ekidin ahalko lituzkete haien bidegorri sarea handituz gero.

Aipatutako azterketa ISGlobal institutuko ikertzaileek burutu dute Europar Batasunak finantzatutzako PASTA (Physical Activity through Sustainable Transport Approaches) proiektuaren baitan.

Azterketa honetarako Europako 167 hiri aztertu dira. Azterketak lotura bat ezartzen du hiriko bidegorri sarea eta pertsonek aukeratzen duten garraiobidearen artean eta ondorioztatzen du bizizkletaren erabilera handitu ahalko litzetekeela desplazamendu guztien %24,7-a bete arte. Handipen hau lortuko balitz, Europako hiriek 10.000 heriotza goiztiar ekidin ahalko lituzkete.

Heriotza goiztiarrak ekiditeko aukera batzuk.

Aztertutako hirietako kale guztiek bidegorriak izango balituzte, hauek izango lirateke urte batean saihestutako heriotza goiztiarrak:

  • Londres: 1.210
  • Roma: 433
  • Bartzelona: 248

Hiri hauetan bizikletaren erabilera %10 handituko balitz zenbakiak hurrengoak izango lirateke:

  • Londres: 18
  • Roma: 21
  • Bartzelona: 16

Horregatik, ikus daitekeen moduan potentziala handia da, izan ere handipen minimo batekin (%10) osasuna eta ekonomiarentzako onura aipagarriak lortuko lirateke.

Bizikleta garraiobide moduan erabiltzea oso onuragarria da osasunarentzeko jarduera fisikoa handitzea suposatzen duelako, eta “onura hauek airearen kutsadura eta trafiko istripuen efektu negatiboan arintzen dituzte”, Natalie Mueller, ISGlobal-ko ikertzailearen hitzetan.

Hau dela eta, gobernuek haien neurriak bideratu beharko lituzkete bizizkletaren erabilera sustatzeko. Horrela, osasuna eta hirietako ongizatea handitzea bultzatuko litzateke.

ZICLA eta bidegorriak.

ZICLA-n hamar urte baino gehiago daramatzagu lanean hondakinak industriarentzako material berrietan bilakatzeko eta hirietarako altzarietan bilakatzeko. mugikortasun jasangarri bat lortzeko bidegorrien garrantziaz kontzientziatuta gaudenez, bidegorriak babesteko bi produktu nagusi garatu ditugu. Alde batetik Zebra® familia daukagu, txirrindulariei eta bidegorriaren gainontzeko erabiltzaleei segurtasuna ematen diena. Beste alde batetik,  Zipper®sistema dugu, sistema modular bat da eta iksugarritasun handiko bi piezaz osatzen da trafiko fluxu ezberdinak banatzeko.

 

1 Ots, 2018 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.