Bloga

Hegazkinetako ingurumen-aztarna murrizteko apustua egiten duten airelineak.

18 Urt, 2020 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Hegaldiek ingurumenarekiko dituzten ondorio negatiboen kontzientzia sozial handiago baten testuinguruan, mundu osoko hainbat airelineetan ingurumen inpaktua murrizteko ekimenak martxan jarri dira.

Air New Zealand: hegazkin barruko hondakinen prebentzioaren aldeko apustua.

Zelanda Berriko airelinea honek, hegaldietako kafea banilla zaporeko katilu jangarrietan zerbitzatzeko programa pilotua martxan jarri du. Katilu jangarri hauek, erabili eta botatzeko plastikozko katilu arruntak ordezkatzeko asmoa dute, urtero azken mota honetako zortzi millioi kikaren hondakinak saihestuz.

Air New Zealand-en programa honen beste helburu bat, bidaiariak zaborretara doan edozerekin nola interakzionatzen duen birplanteatzea da.

Iberia: hegazkin barruko hondakinen kudeaketa hobetzearen aldeko apustua.

ZICLA Hegazkinetako ingurumen-aztarna murrizteko apustua egiten duten airelineak. 1Iberia, Ecoembes, Gate Gourmet (GG), Ferrovial eta ESCI-UPFekin batera, Life + “Zero Cabin Waste” proiektua garatu du, 2016ko irailetik 2019ko abendurarteko iraupena izan duena.

Proiektu honen helburua hegazkinen catering zerbitzutik eratorritako hondakinen kudeaketa hobetzea da, eta horren barruan hurrengoak sartzen dira:

  • 3 kategoriako hondakinak (Europar Batasunaren barruko Erkidegoko hegaldietan sortuak),
  • 1 kategoriako hondakinak (Europako Erkidegokoak ez diren hegaldietan sortutakoak).

Proiektuan, hegazkinen kabinan sortutako hondakin-fluxuak aztertuko dira, hondakinak minimizatzeko neurriak planteatuko dira, birziklatzeko potentziala duten hondakinak birziklatu ezin direnetatik bereizteko bilketa selektiboa ezarriko da eta hondakin hauek biltzeko eta ondoren tratatzeko bideak aztertuko dira.

Azken batean, proiektuaren baitan, ahalik eta ingurumen inpaktu txikieneko honakinen kudeaketa jasangarri baterako oinarriak ezarriko dituen prozedura landuko da. Horretarako egungo kudeaketa eta proposamen berria bizi-zikloaren analisiaren bidez aztertuko dira.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.