Bloga

Healthy Streets Awards 2017.

4 Uzt, 2017 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Healthy Streets Awards 2017Datorren Irailaren 29an Healthy Streets Awards 2017 (Kale osasuntsuen sariak) banatuko dira Landor Links erakundearen eskutik, lehen The Cycle Planning Awards izena zutenak. Sari hauek Erresuma Batua eta Irlandako kaleak Kale Osasuntsuetan bihurtzeko planteatutako eta egindako hobekuntzak goratu eta saritzen dituzte. Proiektuak, Landor Links erakundeak antolatua, Enjoy Waltham Forest eta Londreseko Garraio Elkartearen laguntza dauka, Project Centre proiektuaren babesa eta Waltham Forest erakundeak jaso du.

Healthy Streets kontzeptua Lucy Saunders-ek sortu zuen eta espazio publiko eta garraio sistema diseinatzeko eta eraldatzeko modua kontutan hartzen du. Hauek biztanleen beharrak, osasuna eta zoriontasuna asetzeko balio dezaten.

Ebidentzian oinarritutako hamar adierazleek, ikuspegi sozial eta ekonomikoaren aldetik berebiziko espazio publiko irisgarri eta jasangarri bat izaten laguntzen duten elementuak eta biztanleen osasuna hobetzen laguntzen duten elementu klabeak identifikatzen dituzte.

Saunders-ek kale osasuntsuak identifikatzeko hurrengo adierazleak laburtu zituen, horretarako mundu osoko lekuetan pertsona ezberdinek kaleekiko dituzten beharretan oinarritu zen:

  • Edozein pertsona paseatu, denbora pasa, gelditu, deskantsatu, beste pertsonekin erlazionatu, ibili edo bizikletan mugitu ahal izateko moduko espazioak izan behar dira.
  • Zeharkatzeko errazak izan behar dira, aire garbia eta zarata gutxirekin.
  • Segurtasuna, itzala eta ikusteko zein egiteko gauzak eskaini behar dituzte.

 

Healthy Streets Awards 2017 sarein kategoriak.

Healthy Streets Awards sariek barne hartzen dituzten kategoria batzuk hurrengoak dira:

  • Berrikuntza onenari saria.
  • Txirrindulari eta oinezkoentzako azpiegitura onenari saria.
  • Portaera aldaketa bat bultzatzeko ekimenik onenari saria.
  • Aire kalitatearen hobekuntzarako proiekturik onenari saria.

 

ZICLA eta Healthy Streets.

2050 urtean munduko biztanleriaren %70a hirietan biziko da, horregatik ZICLA-n uste dugu hiriak modu jasangarri eta erosoan bizi ahal izateko hornitu behar ditugula. ZICLA-n hiri efiziente, jasangarri eta erosoen eraikuntza bultzatzen dugu material birziklatuak erabiliz; 2005etik aurrera hondakinak material industrialetan bihurtzeko eta hiri altzari berrietan bihurtzeko lan egiten dugu. Hiriak pertsonentzako leku irisgarri, seguru eta babesleetan bilakatzeko lan egiten dugu.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.