Bloga

Guztiontzako irisgarritasuna: 2017rako helburua.

8 Mai, 2017 | BESTE BATZUK, HIRIA | 0 comments

ZICLA Guztiontzako irisgarritasuna: 2017rako helburua. 1Irisgarritasun unibertsala hainbat gobernuek lantzen duten helburua da, guztiz irisgarriak diren espazioak lortzeko eta desgaitasunen bat duten pertsonek euren jarduerak burutzerakoan zailtasun edo etenik aurkitu ez dezaten.

Irisgarritasuna bultzatzeko, Desgaitasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Batzorde Espainola (CERMI)-k urte hasieran kanpaina bat abiarazi zuen irisgarritasun unibertsala errespetatzen ez dituzten egoerak salatzeko. Kanpainak “Horizonte Accesibilidad 4 diciembre 2017” izena jaso du eta Espainiak 2003an, “Ley General de Derechos de las Personas con Discapacidad y de su Inclusión Social para lograr la accesibilidad universal” legearekin hartutako konpromisoari erreferentzia egiten dio.

Abenduaren 4a iraungitze data hurbiltzen den heinean, hainbat erkidego eta udalerri martxan jarri dira desgaitasunak dituzten pertsonen egunerokotasuna zailtzen dituzten eta euren eskubideen inguruko Nazio Batuen hitzarmena urratzen duten muga arkitektonikoak kentzeko.

Testuinguru honetan, Consell de Govern de les Illes Balears onartutako lege aurreproiektua dago, irisgarritasun unibertsalari buruzkoa eta eraikin, espazio publiko, garraio, seinaleztapen, produktu eta komunikazioetako mugak kentzera behartuko duena, hiritar guztien autonomia pertsonala bermatzeko.

Muga arkitektonikoak kentzeaz gain, legeak irisgarritasuna beste esparru batzuetan arautuko du ere bai.

Irisgarritasuna bultzatzeko apustua egin duten udalerrien artean Linares dago, “Capital Europea de la Accesibilidad” saria jasotzeko aukera handia duena bere Irisgarritasunerako Udal Plana hamar urtez ezarri ondoren.

Irisgarritasuna eta garraio publikoa.

Udaletan kezka handien eragiten duen gai bat garraio publikoa da. Biztanleen garraioarekiko irisgarritasuna erosoa eta segurua izatea ezinbesteko puntu bat da irisgarritasun unibertsalaren barnean. Horregatik, ZICLA-k diseinatu eta ekoitzitako Vectorial® bezalako plataformak autobus geltokietan ezartzea, helburu hau lortzen laguntzen dute.

Plataforma hauek, irisgarritasuna eta segurtasuna handitzeaz gain, material birziklatu eta birziklagarriz eginda daude, beraz onurak anitzak dira.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.