Bloga

Guztion Artean Eginez Foroa.

22 Aza, 2018 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Datorren azaroaren 30ean Bilboko hotel Gran Bilbao-ren egoitzan Gosari Ardurantsuen edizio berri bat ospatuko da 9,30etatik aurrera “Guztion Artean Eginez” Foroak antolatuta.

Jardunaldiaren baitan, Guztion Artean Eginez Foroaren misioa eta jarduera nagusiaren aurkezpena egingo da, erantzukizun sozial korporatiboaren inguruko ponentzia bat izango da GARNICA-LIMPEC 21 enpresaren eskutik eta ekonomia zirkularraren inguruko ponentzia emango du Goio Borgek, Euskadiko proiektuen zuzendariak, Zicla-ren aldetik.

Gainera, jardunaldiari itxiera emateko, hurrengo enpresek dagozkien aintzatespen eta ziurtagiriak jasoko dituzte erantzukizun sozial korporatiboaren aldeko haien konpromezuagatik: Gaude proiektua, Etxegoki-Fekoor eta Iberdrola Dorrea.

Programaren inguruko informazio gehiago lortzeko sakatu hemen.

Guztion Artean Eginez Foroa eta ESK-a.

Guztion Artean Eginez Foroa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 2015ean Bizkaian sortua enpresaren munduan erantukizun soziala modu berri batean integratzeko asmoarekin.

Bere jardueraren helburu nagusia, erakundeak gizartearekiko arduratsuak izatea eta haien artean ekimenak partekatzea da, horrela erantzukizun sozialean egindako esfortzuak enpresa horien inguruan ikusarazteko eta haien Erantzukizun Sozial Korporatiboa edo ESK-a aktibatzeko.

ESK-a izaera etikoa duen erantzukizunean datza, hau da, enpresa nortasuneko erakundeek kudeaketa arduratsua egitea da, zeinaren bidez enpresa edo erakundeak ekimen sozialak, ingurumen ekimenak eta hobekuntzak burutzen dituen, urteko emaitzetaz haratago.

Ekonomia zirkularra eta enpresa erantzukizuna Zicla-n.

ZICLA-k lan egiteko duen modua sistema zirkular batera egokitzen da %100ean. Hondakinak berrikuntzarako eta negozio berriak bultzatzeko aukera moduan ikusten ditugu eta gure ardatza ingurumen zein gizarte erantzukizuna da, horregatik ekonomia zirkularraren inguruko proiektuak burutzen ditugu eskala eta sektore ezberdinetan, administrazio zein enpresa publiko edo pribatuentzako.

Bai bidegorrietarako gure Zebra®  eta  Zipper® bereizgailuak zein autobusera igotzeko gure  Vectorial® plataforma material %100 birziklatu eta birziklagarriekin eginda daude, eta produktu hauen gure hirietara ezartzearen bidez hiri-espazioa demokratizatzea bilatzen dugu, bizikleta bezalako garraiobide jasangarri eta osasungarrientzako espazio seguru bat eskainiz eta mugikortasun urriko pertsonei autobusera igotzea erraztuz.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.