Gaur egun Gipuzkoak 335 kilometro bidegorri ditu eta Foru Aldundiak sare hau handitzearen eta mugikortasun jasangarriaren aldeko apustu argia egin du.
Konkretuki, Gipuzkoako herriak lotzen dituen bidegorri sareak 335,7 kilometro ditu denera eta aurreikusita dago oraindik beste 225 kilometro gehiago eraikitzea, guztia Gipuzkoako Bizikleta bideen Lurralde Plan Sektorialaren (GBBLPAP) markoaren barnean.
Bizikleta bidezko desplazamenduak.
Bizikletaren Kontsailuaren 2016ko balantzaren arabera, Gipuzkoako bidegorri sarean zehar zortzi milioi desplazamendu burutu ziren. Bizikletaren eguneroko erabilera bederatzi puntu handitu da %38ra heldu arte.
Bidegorriak “pertsonen zaitza, kudeaketa eta erosketak” egiteagatik erabiltzen dituzten erabiltzaileak eta “ikasketak” direla eta erabiltzen dituztenak 3 eta 4 puntuen artean handitu dira.
“Aisia eta paseatzea” helburu duten desplazamenduak era handitu dira, %18tik %25era.
Kopurua eta, batez ere kalitatea.
“Gipuzkoako bidegorri foralen erabileraren inguruko 2016ko ikerketa”-ren arabera, bidegorrien erabiltzaileen %70a “oso poxik” ageri da asfaltoaren egoerarekin eta gainontzeko %30a “pozik”, 10etik 8ko puntuaziarekin kalifikatzen dutelarik.
ZICLA eta bidegorriak.
ZICLA-n hamar urte baino gehiago daramatzagu lanean, hondakin industriarentzako material berrietan edo hirientzako hiri-altzarietan bilakatzen. mugikortasun jasangarria sustatzeko bidegorri bereiztu eta sugurak ezinbestekoak direla uste dugu eta horregatik bidegorriak bereizteko bi ssitema garatu ditugu. Alde batetik, Zebra® familia dugu, txirrindularien eta bidearen gainontzeko erabiltzaileen segurtasuna bermatzen duena. Eta beste alde batetik, Zipper® sistema garatu dugu, ikusgarritasun handiko bi piezaz osatutako eta trafiko fluxu ezberdinak banatzeko sistema modularra.
0 Comments