Bloga

Garapen Jasangarriaren Europako Astea: baliabide naturalen kudeaketa hobeago bat.

6 Eka, 2019 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Urtero, Europan Batasuna osatzen duten 28 herrialdeek baliabide naturalak sortzen dituzte, baina ez dira nahikoa gaur egungo kontsumo joerei erantzuketo. Egia esan, baliabide horiek agortzen ari dira egunero, eta horrek beste herialdeekiko dependentzia handitzera eramaten gaitu, falta zaizkigun baliabideak lortzeko.

Europan naturaren mugen gainetik bizitzea txostenaren arabera, “Europarrak euren eskura 2,8 planera izango balituzte bezela bizi dira”, eta ohartarazi du defizit ekologiko horren kostua suntsitzailea dela izadiarentzat, izan ere, bestelako efektu negatiboen artean, deforestazio globala handitzea, biodibertsitatearen galera, arrantza-tokiak agortzea, ur-eskasia, lurzoruaren higadura, airearen kutsadura eta klima-aldaketaren inpaktua areagotzea dakar.

Guzti honek gure herrialdeek garapen jasangarriago batera aldatzeko duten beharraren inguruan hausnartzera eraman beharko liguke.

Hain zuzen ere, gaur, ekainak 5, Europako Garapen Iraunkorraren Astea amaitu da. Europa mailako ekimen honen helburuen artean aurkitu ditzakegu: garapen iraunkorra sustatzen duten jarduera, proiektu eta ekitaldiei ikusgarritasuna ematea, Europa mailan 2030 Agendaren inguruan kontzientzia sortzea, eta interesdun parteak oro har, garapen iraunkorrarekin eta, bereziki, Garapen Jasangarrirako Helburuekin modu aktiboan inplikatzea.

ZICLA eta Garapen Jasangarria.

ZICLAn hiri jasangarri, integratzaile eta atseginekin amesten dugu. Gure asmoa ingurumena babestea eta garapen jasangarria bultzatzea da hiriak eraldatzeko eta hiri ekologiko iraunkorragoak eta atseginagoak izan daitezen.

2005. urteaz oraingoz, hiriek sortzen dituzten hondakinak industriarentzako material berrietan eta hiri horientzako produktuetan bilakatzeko lan egiten dugu. Birziklapenaren inguruko proiektuak diseinatu eta garatzen ditugu, nahiz eta balorizatzeko potentzia duten, birzikpalen faltagatik hondakindegietan amaitzen duten hondakinak material berrietan eraldatu ahal izateko, merkatuak eskatutako kalitatearekin eta prezioarekin.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.