Bloga

Erabileraz kanpo dauden autoen eserlekuen berrerabilera oinarri duen eserleku-prototipo bat fabrikatu dute.

1 Abe, 2016 | Sailkatu gabea | 0 comments

161201_ihobe-reutilizacion-asientos-vehiculos-fuera-uso

RESEAT ekonomia zirkularreko frogantza-proiektua, Euskadiko hainbat enpresek elkarrekin gauzatu dutena, prototipo-fasean dago. Ekoitzi duten lehen eserleku hori bulegoko altzari kreatiboen munduko azoka nagusian, Koloniako (Alemania) Orgatec azokan, aurkeztu dute.

Fuente:  Sociedad Pública Ihobe | Ecodiseño, Industria ecoeficiente

RESEAT eserleku inguratzailea da, oso erosoa eta kalitate handikoa. Jatorrizko eserlekuaren mugimenduei eusten die eta, diseinu bereziak, berrerabilitako elementua dela erakusten du. Eserlekua atera eta ondo garbitu eta higienizatu ondoren, altzairu herdoilgaitzezko hodiz sortutako egitura jartzen zaio (material hori erraz birziklatu eta hainbat koloretakoa sortu daiteke).

RESEAT proiektuak erabilgarriak diren baztertutako piezak eta elementuak berrerabiltzen ditu; beraz, upcycling nabaria da.   Horri esker, autoa erabiltzeari uztean eserlekuek jarraitzen duten prozesua baztertzen da (ibilgailua xatarra gisa konpaktatzen dute; ondoren, metalezko zatiak hainbat teknologiaren bidez bereizi eta birziklatu egiten dituzte eta oihalezkoak, plastikozkoak eta aparrezkoak zabortegira eramaten dituzte fragmentazioko parte arin gisa.

RESEAT espazio publikoetan, itxaron-geletan, tabernetan, kafetegietan eta abarrean erabiltzeko diseinatuta dago. Laster, eserleku bikoitza sortuko dute.

RESEAT ekonomia zirkularreko frogantza-proiektu baten parte da, eta Europako FEDER proiektuaren eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko Ihoberen bidez finantzatuta dago. Algon, Ideilan, Icaza, Econia, ZICLA eta Habic enpresek ere proiektuan parte hartu dute eta eserlekuak Desguaces Vidaurreta eta Desguaces Deusto enpresek hautatu eta atera dituzte.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude