Bloga

Eusko Jaurlaritzaren Erosketa Publiko Berdearen Programak Europako golardoa lortu du Procura+ Sarietan.

24 Urr, 2019 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Joan den irailaren 24an, Ihobek Procura+ sarearen esker ona jaso zuen “Urteko kontratazio publikoaren ekimena” kategorian Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020 Programaz egindako hedapenagatik.

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa – 2020.

ZICLA Procura+ saria Eusko Jaurlaritzaren Erosketa Publiko Berdearen Programak Europako golardoa lortu du Procura+ Sarietan. 1Programa hau 2016an onartu zenetik, Euskadiko 200 erakunde publikok baino gehiago ingurumen-irizpideak txertatu dituzte 1.000 erosketa-plegu ingurutan, honekin Euskadiko tokiko merkatua produktu eta zerbitzu jasangarriagoak eskaintzera bultzatuz.

Euskadiko erosketa publiko berdearen programari atxikitzeak duen interesaren gakoak erraz laburbiltzen dira Ihobek berriki argitaratutako “Euskadin erosketa publiko berdearekin bat egiteko gakoak” liburuxkan.

Procura+ sariak.

ZICLA Procura+ saria Eusko Jaurlaritzaren Erosketa Publiko Berdearen Programak Europako golardoa lortu du Procura+ Sarietan. 3Procura+ Sariak, ICLEI-Jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen elkartearen Procura+ sareak– sortu zituen 2016an. Hauen bidez, publikoki saritzen dira erakunde publikoek erosketa eta kontratazio jasangarri eta berritzailearen alorrean gauzatutako ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-onura esanguratsuak dituzten ekimenak.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.