Bloga

Euskadiko hondakinen bilketa sistema

26 Eka, 2018 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Post honetan euskadiko hondakinen bilketa sistema aurkeztuko dugu, izan ere koplexutasun puntu bat duaka eta ezberdina da probintzia bakoitzean.

Euskadiko hondakinen bilketa sistema.

Gipuzkoa.

Gipuzkoako hondakin bilketa sistemaren funts nagusia hurrengoa da: hondakinen %90a birziklagarria dela, horregatik Gipuzkoako hainbat udalerriek hurrengo bi eredu alternatibo jarri dituzte martxan:

  • Atez ateko gaiko bilketa,
  • Txartel bidezko gaiko bilketa.

Herri bakoitzak bere ezaugarrietara hobeto egokitzen den eredua hautatzen du.

Atez ateko bilketa.

Atez atekoak etxeetan sortzen diren hondakin mota ezberdinak modu bereiztuan biltzea ahalbidetzen du.

Eredu hau ezarri den herrietan, biztanle bakoitzak kalean ezarritako esekitoki bat dauka. Esekitokiek aukera ezberdinak dituzte hondakin mota bakoitza dagokion lekuan kokatzeko.

Horretaz gain, hondakinak dagokien egunean batu daitezen eta kalean ahalik eta denbora gutxien egon daitezen, egutegi bat ezartzen da eurak utzi eta jasotzeko.

euskadiko hondakinen bilketa sistema

Iturria: ordizia.eus

Zenbait kasuetan hiritarrak ez dauka bere hondakinak ezarritako ordutegietan uzteko aukera, hala nola merkatarien, ostalarien, baserritaren eta abarren kasuetan. Horregatik, sistema honek “emergentzia puntu” batzuk ditu zeinetara txartel berezi bat duten hiritarrek soilik izan dezaken sarbidea. Txartela eskuratzeko beharrezkoa da egutegi orokorrera moldatzeko ezintasuna justifikatzea. Puntu hauetan hondakinak edozein ordutegian utzi ahal dira urteko 365 egunetan.

Txartel bidezko bilketa.

Beste herri batzuetan txartel bidez irekitzen diren edukiontzien bidez egiten da hondakinen bilketa. Txartel hauek etxe bakoitzean ematen diren banatze ohiturak ezagutzea ahalbidetzen du.

Atez ateko sisteman bezala, honetan ere hondakinak uzteko egutegi konkretu bat jarraitu beharra dago. Egutegia, orokorrean, hondakinen banatze egokia bermatzeko eta errefusa ahalik eta gehien murrizteko diseinatuta dago, azkeneko hau gehien kostatzen zaigun helburua delarik.

euskadiko hondakinen bilketa sistema

Iturria: noticias de Guipuzkoa.

Organikoa, plastikoa, papera eta beirarentzako edukiontzietan hondakinak urteko 365 egunetan utzi daitezke eguneko 24 orduz. Baina errefusaren edukiontzia astean egun konkretu batzuetan erabili daiteke soilik, horrela ahalik eta hondakin gutxien botatzea sustatzeko.

Edukiontzi hauetaz gain, zenbait-kudeaketa ereduetan, pixoihalak eta konpresak uzteko edukiontziak edo zerbitzuak heritarren eskura jartzen dira ere bai, baina hauek funtzionamendu independentea izaten dute.

Bizkaia.

Bizkaiaren kasuan, probintzia mailako hondakinen kudeaketa, 2005-2016 BIZKAIKO HIRI-HONDAKINEN KUDEAKETARAKO II. PLAN INTEGRALA-ri jarraiki egiten da, berriki 2020ra arte luzatu dena.

Plan honen oinarriei eta Europako hondakinen hierarkiari jarraiki, Bizkaiako hondakinak prebenito, baliozatatu (birziklapena edo konpostatzearen bidez edo balorizazio energetikoaren bidez) eta azkenik hondakindegian deuseztatu egiten dira.

Horrela, probintzian gehien zabaldutako sistema nagusia 4 edukiontzi irekien sistema da, ontziak, beira, papera eta kartoia eta errefusarentzako, gaikako bilketarako sistema klasikoa. Birziklapen maila altuagoak lortzeko, azkenaldian organikoarentzako txartela bidezko 5. edukiontziaren erabilera sustatzen hasi da, baita olioarentzako edukiontzien erabilera.

Txartel bidezko 5. edukiontzia.

Organikoaren edukiontzia Bizkaiko hainbat herrialdetan ezarri da jada antzeko zerbitzuen bitartez. Oinarrizko funtsa hurrengoa da, udaletxeak zerbitzua eskatzen duten hiritarrei organikoaren 5. edukiontziaren kit bat errazten die. Kit honetan edukiontzia irekitzako txartel bat, etxean jartzeko ontzi txiki bat eta poltsa biodegradagarri kopuru konkretu bat gehitzen dira. Kasu batzuetan, poltsak amaitutakoan poltsa gehiago dohainik eskuratzeko aukera dago.

Orokorrean ez da ordutegiaren aldetik murrizketarik egoten eta edukiontzia erabiltzeko muga bakarra, txartela eskatu dutenek bakarrik erabili dezaketela da.

euskadiko hondakinen bilketa sistema

Araba.

Arabaren kasuan, hiri-hondakinak Arabako Lurralde Historikoaren Hiri-Hondakinen 2006-2016 kudeaketa Planaren bidez kudeatu dira orain arte. Plan honek 1998-2001 arteko planari jarraipena eman zion eta berriki iraungi da.

Gaur egun, Foru Aldundia Gasteizko udaletxea eta Arabako Kuadrillekin batera, “Arabako hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Plana (2017-2030)” edo “PRU2030araba” garatzen ari da eta horren harira hiritarren parte-hartzerako programa oso bat jarri du martxan.

Planaren proiektua 2018ko otsailean gaurkotu zen azkeneko aldiz eta hemen kontsultatu daiteke.

euskadiko hondakinen bilketa sistema

Iturria: pru2030araba.eus

Berrikuntza moduan, Arabako plan berriak ekonomia zirkularraren irizpideak hondakinen kudeaketara aplikatuko ditu kudeaketa jasangarriago eta eraginkorrago bat lortzeko.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.