Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekonomia Zirkularrarerako Estrategia onartu du, 2030erako hiru eremu hauetan emaitza positiboak lortzeko asmotan:
- Euskal enpresek produktu zirkularretan duten fakturazioa handitzea
2016an ekonomia zirkularreko irizpideak aplikatu dituzten produktuek eta zerbitzuek sortutako fakturazioa 2.852 milioi eurokoa izan dela kalkulatu da (fakturazio osoaren %28). Bestalde, enpresek berek egindako aurreikuspenek ekodiseinatutako produktu edo zerbitzu mota hauen salmenten hazkuntza handia erakusten dute: 2020rako 7.250 milioi eurotara iritsiko direla eta 2030rako 10.000 milioi euroak gaindituko direla kalkulatzen delarik.
- Enplegu berriak
Gaur egun, Euskadiko industria-sektorean ekonomia zirkularraren jarduerekin lotura duten 18.463 enplegu daude. Negozio berrien garapenaren eta egungo enpresen lehiakortasunaren hobekuntzaren bidez, zifra hori handitzen jarraitzea ahalbidetuko da, 2030ean 3.000 enplegu berri lortu arte.
- CO2 baliokideen isurketak murriztea
Hondakinen kudeaketan espero diren aldaketekin, urtean ia milioi bat tona CO2 eq murriztea espero da eta horrek, gainerako estrategiei gehituta, %26ko murrizketa dakar.
Helburu estrategikoak.
Ekonomia Zirkularraren Estrategiak hiru helburu nagusi ezartzen ditu:
- Produktibitate materiala %30 areagotzea.
- Material zirkularraren erabilera-tasa %30 areagotzea.
- BPGaren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa% 30 murriztea.
Laguntza-tresnak.
Emaitzak lortzeko, eta hiru helburu estrategikoekin bat etorriz, Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 4 eremuren inguruko 10 jarduketa-ildotan zabaltzen da. Horiek guztiak datozen 5 urteotarako ekintza-plan berezi batean sartzen dira. Ekintza-plan horrekin batera, administrazioak zenbait tresna jarriko ditu abian, eta haiek honako hauekin dute zerikusia:
- Legeria berria,
- I+G+b jardueran inbertitzeko laguntzak,
- Kenkari fiskalak,
- Bigarren mailako materialen erabilera errazteko estandar teknikoak eta metodologiak,
- Ezagutzaren transferentzia.
0 Comments