Bloga

Europako plastikoen estrategia martxan jarri da.

30 Mai, 2018 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Garapen Jasangarrirako Kontseilu Aholkulariak (CADS) maiatzak 31an Europako plastikoen estrategia aurkeztu zuen Bartzelonan, Plastikoen kudeaketa ekonomia zirkularrean. Europako plastikoen estrategia martxan jartzera goaz” izenburupean.

Ekitaldian Joana Drake, Europar Komisioko Ingurumen Zuzendaritza Orokorreko zuzendari nagusia egon zen estrategia aurkezteko. Ondoren, lau adituren parte hartzearekin publikoari irekitako eztabaida ireki zen:

  • Susana Gionfra, Institute for European Environmentak Policy-ko ikerlaria.
  • Josep Francesc Font, Tarragonako Enpresa-Elkarte Kimikoko zuzendaria.
  • Joan Marc Simon, Zero Waste Europe.ko zuzendari nagusia.
  • Josep Maria Tost, Kataluiniako Hondakin Agentziako zuzendaria.

Europako plastikoen estrategia.

Zenbakiek esan beharreko guztia adierazten dute:

  • Europan urtero 25 milioi tona plastiko hondakin baino gehiago sortzen dira. Hauetatik %30 birziklatzen da bakarrik; gainontzekoak, hondakindegi edo erraustegietan amaitzen du, eta zati handi bat itsasora heltzen da.
  • Kalkuluen arabera, ekonomiak plastikozko ontzien balioaren %95 galtzen du (70.000 eta 105.000 milioi euro artean) hauek behin bakarrik erabiltzen badira.
  • Mundu osoko hondartzetan aurkitu ditzakegun hondakinen %85 hondakin plastikoak dira.
  • Biztanleok gero eta arrisku handiagoa dugu mota honetako hondakinak, mikroplastiko forman irensteko eta hau oso kaltegarria izan daiteke gure osasunerako.

Datu hauek erakusten duten moduan, orain dela zenbait belaunaldi gure bizitzetara heldu zen plastikoa, gaur berebiziko arazo bat bihurtzen ari da, izan ere, beste arazoren artean, ez gara bere bizitza-amaieran modu egokian kudeatzeko gai.

Europako plastikoen estrategiaEgoera honek alarma guztiak piztu ditu Europa mailan eta ondorioz, 2018ko urtarrilean Europar Komisioak plastikoen inguruko estrategia bat argitaratu zuen zeinen helburua egoera honek ingurumenean eta ekonomian sortzen duen inpaktu negatiboa murriztea den. Estrategiaren intentzioa, Europar Batasunean plastiko birziklatu, fabrikatu eta ulertzen den moduan aldatzen da, horrela ekonomia zirkular baterantz aldaketa egiteko (Closing the loop Akzio Plana).

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.


Gure soluzio, konfigurazio eta pertsonalizazio-proposamenek hirietako teknikariei eta gure produktuak erosten dituzten entitateen teknikariei erabakiak hartzen laguntzeko betekizuna dute, baina izaera kontsultiboa soilik dute; ez dira proiektu betearazleak. Hiri edo erakunde horietako teknikariei bakarrik dagokie azken soluzio, konfigurazio eta/edo pertsonalizazioaren inguruan erabakia hartzea, eta irtenbide, konfigurazio eta/edo pertsonalizazio horiek hirigintza-, trafiko-, segurtasun- edo bestelako araudia errespetatzen dutela ziurtatzea, kasuan kasuko unean eta kokalekuan indarrean dagoena.