Bloga

Europako Garapen Jasangarriaren Astea 2018.

29 Mai, 2018 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Europako Garapen Jasangarriaren Astea garapen jasangarria sustatzen duten jarduera, proiektu eta ekitaldiei agerikotasuna emateko Europa mailako ekimen bat da. Horretaz gain, Europa mailako 2030 agendaren inguruan kontzientzia sortzea eta, orokorrean garapen jasangarriarekin eta konkretuki Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat egiteko agenteak biltzeko helburua dauka baita ere.

europako garapen jasangarriaren astea

Gainera, Frantzia, Alemania eta Austrian nazio mailan ospatzen diren garapen jasangarriaren hiru asteak bere baitan biltzen ditu.

Aurten 4. edizioa ospatuko da maiatzak 30 eta ekainak 5 artean eta 2030 Agendan eta Nazio Batuek 2015ean onartutako Garapen Jasangarrirako Helburuetan zentratuko da. Orain arte 4.556 jarduera baino gehiago erregistratu dira 30 herrialdeetan zehar banatuta, pasadan urtean baino zertxobait gehiago (4.031 jarduera 30 herialdeetan).

Europako Garapen Jasangarriaren Astea : parte hartzea.

Garapen Jasangarriaren Europako Astean parte hartzea hurrengoei irekita dago: gobernuak, ikerketa zentroak, hezkuntza zentroak, museoak, enpresak, elkarte sozialak, bai eta jendarte orokorra.

Ekimen honen parte izateko irizpide komun bat bete behaRra dago: proposatutako proiektu edo ekimena, Garapen Jasangarrirako Helbururen batekin (guztira 17 dira) erlazionatuta egotea, ez bakarrik onura ekonomiko bat lortzera bideratzea.

Proposamenen formatua anitza izan daiteke: konferentziak, aurkezpenak, azokak, filmak, proiekzioak, komunitate ekimenak, negozio jasangarriak, hezkuntza poriektuak, etab. Guzti hauek irizpide berdinak jarraituz baloratuko dira.

ZICLA eta Garapen Jasangarria.

ZICLA-n, hiri jasangarri, integratzaile eta atseginekin amesten dugu. Ingurumena babesteko eta garapen jasangarria bultzatzeko gure borondateak gidatzen gaitu horrela, hiriak leku ekologiko jasangarriago eta atseginagoetan bilakatzeko.

2005etik lanean gabiltza hiriek sortzen dituzten hondakinak, industriarentzako material berrietan eta hirientzako hiri-altzari berrietan bilakatzeko. Gainera, birziklapen proiektuak garatzen ditugu, horrela hondakin baliagarriak (nahiz eta balorizaziorako potentzial handia izan, hondakindegian amaitzen dute horiek), merkatuan bere kalitate eta prezioa dela eta onartuak izan daitezkeen material berrietan bihurtzeko.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.