Bloga

Etxeko ontziak birziklatzearen emaitza positiboak Espainian.

11 Mai, 2019 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Beiraren birziklapenarekin batera, Ecoembes enpresak adierazi du etxeko beste ontzien birziklatzeak ere emaitza positiboak izan dituela 2018an, denera aurreko hiru urteetako hazkundearen batuketaren berdina hazi delarik.

Zer gertatu da etxeko ontzien birziklapenarekin Espainian?

Ecoembesen datuek hurrengoa islatzen dute:

  • 2018an Espainiako biztanle bakoitzak 15,7 kilo plastikozko ontzi, lata eta brik eman zituen (2017an baino %12,3 gehiago).
  • 2018an Espainaiko etxe bakoitzean kartoi eta paperezko 18,1 kilo ontzi berezi ziren (2017an baino %12,4 gehiago).

 

Etxeko ontziak Espainian sortutako hondakinen %8a suposatzen dute eta hondakin hauen birziklapen tasa%78,8koa da, Europar Batasunak 2025erako exijitzen duen %65etik gora.

Datu horiek hazkunde handiena erakusten dute Espainian ontzien birziklapena ezarri zenetik. Hau, ia 47 milioi herritarrek, 8.131 udalek eta 12.400 enpresa baino gehiagoren elkarlanari esker lortu da. Eta birziklatzea errazten duen azpiegiturari esker ere bai, 388.974 edukiontzi horirekin, 212.170 edukiontzi urdinekin eta Espainian zehar banatutako 37.800 birziklapen-punto baino gehiagorekin. Hori dela eta, Espainiako herritarren %99ak eskuragarri du gaikako bilketa egitea, gaur egun edukiontzi bat baitago 162 biztanleko.

ZICLA, hondakinak eta bere balorizazioa.

ZICLAn, hondakinak, aldatzeko aukera gisa ulertzen ditugu. Badakigu urtero milaka tona hondakin zabortegietara botatzen direla edo erraustegietan erretzen direla. Kontuan hartzen dugu, halaber, 2050. urtean munduko biztanleriaren %70a hiriguneetan biziko dela, eta erronka handiak ekarriko dituela, hala nola hondakinen kudeaketa. Horregatik , gaur egun, hiriek bere hondakinak modu iraunkorrean kudeatzeko erronka handia dute.

Horregatik ZICLAn, gure ingurumenaren hobekuntza lortzeko konpromezua hartu dugu hondakinak industriarentzeko material berrietan bihurtzearen bidez, eta horren adibide dira azken 10 urteetan hondakinak balorizatzeko gure enpresan burutu ditugun proiektu guztiak.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.