Bloga

  • hondakinen kudeaketa

Hiri hondakinen kudeaketa sistemak aldaketa bat behar du?

Espainian aplikatzen den hiri hondakinen kudeaketa sistemak emaitza onargarriak eman ditu azken hamarkadan zehar, baina gure kontsumoaren aldaketek eta sortzen ditugun hondakinen tipologiaren aldaketek sistema berrikustea eskatzen dute, errealitate berrira egokitzeko.

Txinaren mugak ixtea eta Europatik datozen zenbait hondakinei sarrera debekatzea berebiziko aukera bat da hondakinen balorizazioaren sektorea eraldatu eta finkatzeko, ekonomia zirkularraren baitan.

Plastikozko ontzien kasuan, Europar Batasunak aurreikusita dauka epe luzera estatu kide bakoitzari ordaintzera behartzea horiek ez birziklatzeagatik. Horrela baliabide horiei balioa ematea eta estatu kideen balio kateetan berriro sartzea bilatzen da.

Biztanleen parte-hartzea klabea da hiri hondakin solidoen kudeaketa egokirako.

Andoni Uriartek, Recircula plataformaren zuzendari teknikoa, Iparplast enpresaren zuzendari orokorra eta Asociación Española de Recicladores PET (ASERPET) elkarteko sortzaile eta presidente-oiha, “materialen barrerabilpena eta izulpena: Europa zirkular baterako klabe bi” artikuluan ohartzen du biztanleriaren parte-hartzea oinarrizkoa dela.

“Biztanleriaren kontzienziazioa berebizikoa da gure herrialdeko hondakinen kudeaketaren konponbidea bertan baitago. Biztanleak arazoaren irtenbidearen zentroa izan behar du”.

“Gaurko sistemaren gabeziak osatzen dituen sistema ezberdin bat behar dugu hondakinak baliabidetzat hartzen dituena, non ardatza biztanlearen parte-hartzean dagoen, non fabrikatzaile eta banatzaileak ekoizten eta merkaturatzen dutenaren “benetako” erantzukizuna hartzen duten, non gardentasuna identitate ezaugarria den eta birziklapen zifrak handitzeko gai dena”.

Zicla hondakinen balorizazioarekin.

Badakigu urtero balio handiko milaka tona hondakin hondakindegietan uzten direla edo erraustegietan erretzen direla. Horregatik Zicla-n, enpresak eta erakundeak aholkatzen ditugu hondakinak industriarentzeko material berrietan eraldatzeko. Hondakinen balorizazioaren diagnosi tekniko eta ekonomikoa burutzen dugu, hauek material berrietan eraldatzeko prozesuak diseinatzen ditugu eta negozio aukerak identifikatzen ditugu haien erabilerarako. Hurrengo estekan hondakinei bizitza berri bat emateko burutu ditugun proiektu guztiak ikusi ditzakezu.

21 Aza, 2018 I Kategoriak: Actualidad I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. c/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona