Bloga.

  • ekonomia zirkularraren legea

Gaztela-Mantxak aurrea hartuko du Espainiako Ekonomia Zirkularraren lehen legearekin.

ekonomia zirkularraren legeaGaztela-Mantxako autonomi erkidegoak Ekonomia Zirkularraren Legea ezartzea dauka aurreikusita, zirriborroa ia amaituta dago jada eta ekarpenak jasoko ditu fase publikoa behin igarota. Aurreikuspenen arabera Gobernu Kontseiluak azaroan baimenduko du.

Lege berri honen ezarpenarekin, Gaztela-Mantxa aitzindari bihurtuko da ekonomia zirkularrean. Arauaren helburua, Europar Komisioak Parlamentuari egindako komunikazioko helburuak betetzea da: “Zirkulua ixtea: ekonomia zirkularrerako EB-ko plana”. Europar Batasunetik enpresak eta kontsumitzaileak sustatzen ari dira “kudeaketa jasangarri, hipokarboniko, eraginkor eta lehiakor” bateruntz mugitzeko ekonomia zirkularreko neurriak biltzen bituen pakete baten aplikazioaren bidez.

Ekonomia Zirkularraren Legea: Produkzio sistema, baliabide naturalak eta kontsumoa.

Lege berri honen azken xedea, arazoei irtenbideak bilatzea da baliabide naturalen, produkzioaren, kontsumoaren eta hondakinen kudeaketa egokiaren bidez; irtenbide hauen oinarria ekonomia zirkularra izango da. Intentzioetako bat, kutsatzen duten enpresa edo norbanakoengan “ingurumen fiskalitatea” aplikatzea da, honekin Kudeaketarako Eskualdeko Planean jasotzen den bezala.

Ekintza berri hauekin Gaztela-Mantxako gobernuak pertsonen osasunaren gaineko eta ingurumenaren gaineko arriskuak murriztu aha izango ditu eta aldi berean lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatu ahal izango du, lana sortuko du eta garapen jasangarria ata aldaketa klimatikoaren kontrako lehian lagunduko ditu.

Landa ekonomia hipokarbonikoa.

Ekonomia Zirkularreko lege berriaz gain, Gaztela-Mantxak programa bat prestatuko du lanada ekonomia hipokarboniko (karbono gutxi erabiltzen eta ekoizten duena) baten garapena sustatzeko. Programa honen oinarrizko neurriak 2014-2020 Landa Garapenerako Planetik eta Aldaketa Klimatikoaren Eskualdeko estrategiatik atera dira.

ZICLA eta ekonomia zirkularra.

ZICLA ekonomia zirkularrarekin guztiz konprometitutako enpresa da bere jardueraren hasieratik.

Hondakinak, berritzeko eta negozio berriak bultzatzeko aukera moduan ikusten ditugu, gure gizarte eta ingurumen konpromisoak mugitzen gaitu eta horregatik ekonomia zirkularreko proiektuak burutzen ditugu eskala eta sektore ezberdinetan, bai administrazio, enpresa publiko zein pribatuetan ere. Gure gaitasunik aipagarriena, hondakinak industriarentzako material berrietan bihurtzeko eta merkatuan bigarren bizitza bat emateko dugun esperientzia da. Halaber, %100ean birziklatuak eta birziklagarriak diren produktuak eko-diseinatu, garatu eta fabrikatzen ditugu hirierako trafiko, mugikortasun eta irisgarritasun arazoei irtenbideak emateko. Produktu hauen garapen prozesuan haien bizi ziklo osoa hartzen da kontuan ingurumen inpaktua murrizteko eta erabilgarritasuna ahalik eta gehien handitzeko.

23 Aza, 2017 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.