Bloga

  • erosketa berdea

Erosketa berdea eta sozialki arduratsua, etorkizun jasangarrirako klabea.

Gaur egun administrazioak eta enpresak ekonomia zirkularrean oinarritutako garapen marko berri baten baitan hasi dira lanean, exititzen diren baliabideen erabilera eraginkorrago bat Egiten lagunduko duena.

Enpresa eta administrazioen agendak ingurumen irizpideak barneratzeko moldatzen ari dira, eredu aldaketarekin geroz eta konpromezu handiagoa duen gizarte baten exijentzietara egokitzeko.

Egoera honetan, erosketa berdea eta sozialki arduratsua tresna klabea da trantsizioa gauzatzeko.

Erosketa berdea eta sozialki arduratsuaren inguruko jardunaldia.

Azaroak 6, “Erosketa berdea eta sozialki arduratsuaren inguruko jardunaldira” juan ginen, bertan Kataluniako administrazio eta enpresek haien erosketak berdeagotzeko burutzen dituzten ekimen adibideak azaldu ziren eta ISTAS/CCO eta ECOEMBES-en Erosketa berdea eta sozialki arduratsuaren Gida aurkeztu zen.

Aurkezpenaren ostean sektore publikoan zein pribatuan aurrera eramaten ari diren zenbait ekimen jasangarri ezagutzeko aukera izan genuen.

Erosketa berdea enpresa sektorean.

Enpresa sektoreak hiru arrakasta kasu aurkezTu zituen:

Hirurek haien jarduera jasangarriagoa eta ingurumenarekin adeitsuagoaK izateko egiten duten lana aurkeztu zuten. Aurkeztutako praktika gehienek zerikusia zuten eguneroko jarduera txikiekin, hala nola, gehiegi ontziratutako produktuak vending makinetatik kentzea, edota langileei elikagai osasungarriagoak eskaintzea.

Hauek, edozein lanpostutan aplikatu daitezkeen eta berbiziko esfortzurik eskatzen ez duten praktukak dira, ingurugiroarekin eta jasangarritasunarekin konpromezua hartzea edozeinen eskura dagoela frogatuz.

Erosketa berdea administrazio publikoetan.

Pilar Baldellou, kudeaketa ekonomikoaren arduraduna Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hornikuntzarako Komisio Nagusian, Elena Parpal, Erosketa Zuzendaria Kataluiniako Unibertsitate Zerbitzuen Partzuergoan eta Victor Torrents, zuzendari Udalen Elkarte Katalanaren Erosketa Zentralaren kontratu kudeaketen Bulegoan. Haiek, sektore publikotik berrikuntzaren sustapena eta erosketa berdearen arautzea nola lantzen duten aurkeztu zuten.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. c/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona