Bloga.

  • erabili eta bota

‘Erabili eta bota’ kontzeptuak interes enpresariala galdu du.

Erabili eta bota‘Erabili eta bota’ kontzeptuak interes enpresariala galdu du artikuluan, La Vanguardia egunkarian, Lorena Farràs Pérez -ek Ziclaren kasua nabarmentzen du Katalunian ekonomia zirkularra aplikatzen duen enpresa bezala, hau da, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzen dituen eta hondakinen sorrera murrizten duen enpresa bezala. Gainera, gaur egun erauzketa, fabrikazio, kontsumo eta botatzearen eredu linealarekin amaitzeko lan egiten duen enpresa bezala aurkezten du.

Artikuluan aipatzen den moduan, erabili eta botatzearen aurkakoa den eredu zirkularra, planetarentzako beharrezkoa izateaz gain, enpresentzako aukera da ere bai. Joan Romero-ren (ACCIÓ) hitzetan, “ekonomia zirkularra prozesu industrialen kostuak %50-ean ere murrizteko gai da”, gainera, ekonomia zirkularrera biltzen diren enpresek balio erantsi handiagoko produktuak eskaini ahal izango dituzte eta honek “markaren onarpen handiagoa ekarriko die eta konpetentziatik desberdintzeko balioko die”. Honetaz gain, orokorrean, ekonomia zirkularra merkatu berrietara irekitzeko aldeko tantoa izaten da, bereziki ingurumenarekiko kontzientzia handiagoa duten merkatuetan.

Erabili eta bota vs ekonomia zirkularra.

Ellen Mcarthur Foundation-ak (lotura inglesez) hurrengo datuak eskaintzen ditu:

  • Ekonomia zirkularrak egungo ereduaren irabaziak bikoiztu ahalko lituzke Europan.
  • BPG-a %7 handitzea suposatuko luke.
  • Lanpostu kopuru handia sortuko luke.
  • Lehengaien kontsumoa %32 murriztea ahalbidetuko luke.
  • CO2 emisioak %50 murriztea ahalbidetuko luke.

Ekonomia Zirkularra Katalunian.

Katalunian ekonomia zirkularrean oinarritutako 391 enpresa daude (lotura katalanez) eta Romero-ren hitzetan, zifra hau handitzeko lanean ari dira. Bide batez, ekonomia zirkularraren bidea hartu nahi duten enpresei zenbait aholku emateko aprobetxatzen du.

  1. Leheneratzea: ondasun naturala energia eta material berriztagarrietara leheneratu.
  2. Partekatzea: partekatu, berrerabili, eta produktuen bizitza luzatu haien erabilera ahalik eta gehien handitzeko, mantentzea, diseinua edota eguneratzearen bidez.
  3. Optimizazioa: prozesuen eta erabilitako energiaren efizientzia handitu.
  4. Zikloa itxi: produktuak konpondu eta remanufakturatu, subproduktuak industriarentzako lehengai moduan erabili eta hondakinen birziklapena sustatu bigarren mailako lehengaiak lortzeko.
  5. Desmaterializazioa: bertsio digitalak gailendu baliabide fisikoen gainetik.
  6. Trukatzea: baliabide erabileraren intentsitatea murriztu materialak beste aukerengatik aldatuz.

 

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.