Urriak 30 eta 31n, Sustainability in Packaging Europe 2018 ekitaldia ospatu da Bartzelonan, ontzien sektorea ekonomia zirkular batera eraldatzen hasteko produkzio katearen klabe eta aukeren inguruko 360º-ko ikuspegia eskaintzeko diseinatuta dagoen Europako ekitaldi bakarra. Ekitaldia, Europako Parlamentuaren bozkaketarekin batera ospatu da ia, non 2021etik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatzeko erabakia hartu den.
Erabilera bakarreko plastikoen debekua.
Pasadan urriak 24, Europako Parlamentuak 2021 urtetik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatzearen alde agertu zen; debekuak mahai tresna eta platerrengan, koto-zotzengan, puxiken-makilengan eta edateko lastotxoengan izango du eragina. Halaber, plastiko oxodegradagarriz egindako produktuak eta hedatutako poliestirenozko ontziak debekatutako produktuen zerrendara gehituko dira.
Zer gertatuko da gainerako plastikoekin?
Badaude zerrendara gehitu ez diren bestelako plastikozko zenbait produktu, baina horien erabilera arauzteko neurriak hartuko dira:
Estatu kideek plan nazionalak garatu beharko dituzte gutxienez, 2025erako %25eko murrizkera lortzeko hanburgesa, ogitarteko, fruta, barazki, postre eta izozkientzako erabilera bakarreko ontzien erabileran.
Edarien ontziak aparte bildu beharko dira, hauen %90eko birziklapen tasa lortzeko 2025erako.
2025erako plastikoa duten zigarroen filtroen %50a birziklatu beharko da eta birziklapen tasa hau %80ra igo beharko da 2030erako.
Arrantzarako aparailuei dagokienez, helburua %15eko birziklapen minimora heltzea da 2025erako. Horretarako, Estatu kideek urtero hondartzetan aurkitzen diren hauen %50a biltzen dela ziurtatu beharko dute gutxienez.
Produktuaren Ekoizlearen Zabaldutako Erantzukizuna.
Polemika handiko gaia izan da zenbait hondakinen bilketaren kostuaren erantzukizuna nork hartuko duen erabakitzea. Hartutako erabakiaren arabera, Estatu kideek ziurtatu beharko dute Tabakalerak era Arrantza aparailuen ekoizleek haien hondakinen bilketa, garraioa eta tratamenduaren erantzule egiten direla.
0 Comments