Bloga

  • erabilera bakarreko plastikoak

Erabilera bakarreko plastikoen amaiera gero eta hurbilago dago.

Pasadan maiatzaren 28an, Europako Komisioak erabilera bakarreko plastikoak murrizteko plan bat aurkeztu zuen. Planak, plastiko asko haien bizitza amaieran era egokian kudeatzen ez direla eta naturan amaitzen dutela hartzen du oinarritzat, izan ere, errealitate honek kalte handia sortzen du ingurumenean, bereziki itsas-ingurumenean.

Erabilera bakarreko plastikoak murrizteko legedi berria.

erabilera bakarreko plastikoakPlastikoen inguruko Europako komisioaren lehen estrategia lege proposamen berriekin bat dator, besteak beste, erabilera bakarreko plastikoak supermerkatuetako apaltegietatik kentzeko proposamena. Pasadan maiatzak 28, mota honetako produktuen salmenta debekatzeko plana aurkeztu zen, adibidez, lastotxoak, plastikozko edalontzi eta platerak, erabilera bakarreko mahai-tresnak, etab. Elzbieta Bienjowska, industria komisariaren hitzetan, plan honekin “lehenbialehen plastikoentzako alternatiba eskuragarriak eta erabilgarriak erabiltzen ditugula ziurtatzen dugu”.

Bestalde, 2025erako Europar Batasunean salmentan jarritako erabilera bakarreko plastikozko edukiontzien %90a gaika bildu ahal izango dela uste da.

Erabilera bakarreko plastikoek ingurugiroan eragiten duten inpatuaren datu batzuk.

  • Europako hondartzetan aurkitu daitezkeen hondakinen %80-85a plastikoa da (El Periódico)
    • Plastiko hauetatik %50 erabilera bakarrekoak dira.
    • %27 plastikoa duten arrantzarako tresna txikiak dira.
  • Mediterraneo itsasoaren kilometro karratu bakoitzean, 40 hondakin zati baino gehiago dago. Hauetatik, gehienak mahai-tresnen zatiak dira, erretiluak edo lastotxoak (Joint Research Center)
  • Hainbat itsas-espeziek, dortokek, baleek, txoriek eta gerora elika-katean sartzen diren hainbat arrain espeziek irentsitatko plastiko hondakinak aurkitu daitezke.
  • 5 eta 13 milioi plastiko-hondakin artean itsasoetan amaitzen dute urtero eta Europa inguratzen duten itsasoetara 150.000 eta 50.000 tona artean heltzen dira urtero, hau da, hondakinen bilketarako 66.000 kamioi bete (Greenpeace).

14 Jun, 2018 I Kategoriak: Actualidad I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. c/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona