Bloga

  • endofplastics
  • endofplastics
  • endofplastics

EndOfPlastics: plastikoarentzako estrategia bat ekonomia zirkularraren baitan.

EndOfPlastics proiektua 2017. urtearen amaieran jarri zena abian, eta aurrea hartu dio 2018ko urtarrilean Europako Batzordeak aurkeztutako “Plastikoaren Estrategia Ekonomia Zirkular batean” estrategia berritzaileari.

Proiektuaren helburua eta aztertuko dituen hondakin korronteak.

EndOfPlastics proiektuaren helburu nagusia gaur egun hondakindegietan amaitzen duten plastikozko hondakin-frakzioak, kontsumo masiboko plastikozko produktuak ekoizteko erabiltzea da. Proiektu honen menpe dauden frakzioetako material batzuk gaur egun hondakintzat jotzen diren arren – nahasketa izateagatik – , kalitate handikoak dira eta egokiak dira beste porduktu batzuen produkzioarako lehengai gisa. Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin-plastiko batzuetan zentratuko da, hala nola PVCa, plastiko estirenikoak, poliamida eta jatorri ezberdinetako poliofelinak.

Balio katea eraikitzea.

Proiektuaren jarduera nagusietako bat, identidikatutako materialekin zein produktu ekoiztu ahal diren definitzea da, baita ekoizpen hori teknikoki zein ekonomikoki bideragarria izango den jakitea. Halaber, proiektuak hondakin hauek ekoizten dituzten enpresak, hondakinak material berrietan bihurtu dezaketen enpresak eta sortutako produktu berriak kontsumitu ditzaketen enpresak identifikatuko ditu.

Enpresa partehartzaileak.

Eko-Rec enpresa proiektuaren buru da, garatutako formulen industria-bideragarritasuna probatuko du Andoaingo bere plantan, merkatuak eskatzen dituen zehaztapenak betetzen direla frogatzeko.

Gaiker IK4 Zentro Teknologikoa arduratuko da garapen fasea bere plastikoen tratamenduko planta pilotuan egiteaz, plastikoen aurretratamendurako eta transformaziorako askotariko teknologia erabiltzen baitu.

Azkenik, Zicla arduratuko da poriektua kudeatzeaz. Halaber, garatutako materiala porbatuko du bigarren mailako plastikoen transformadoreen bere industria-sarean.

EnOfPlastics proiektuaren finantzaketa.

Fondo Europeo de Desarrollo RegionalEndOfPlastics proiektuak FEDER funtsen babesa izango du Ihobek antulatutako “ekoinnobazio poriektuak” deialdiaren bidez.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona