Bloga

  • Ekonomia Zirkularreren adierazleak Euskadin

Ekonomia Zirkularreren adierazleak Euskadin.

indicadores de economía circular en EuskadiIngurumen, Lurralde Antolakuntza eta etxebizitza sailak eta Ihobe Sozietate Publikoak Ekonomia Zirkularraren oinarrizko elementuak biltzen dituen adierazle-panel bat sortu dute. Helburua Euskadin alor honetan lortutako aurrerapenak ebaluatzea da.

Panel honekin, Europa eta estatu mailan burutzen diren ekimenak eraginkorrak diren ala ez ebaluatuko da eta horrela praktika hoberenak identifikatu ahal izango dira eta Ekonomia Zirkular baterantz trantsizioa egiteko bideratzen diren baliabideen errendimendua eta erabilera optimizatu ahal izango dira.

Trantsizioa Ekonomia Zirkular baterantz.

2015ean Europar Komisioak, Ekonomia Zirkularrarentzako Europar Batasuneko Akzio Plana martxan jarri zuen eta ekoizpen eta produkzio linealaren eredua alde batera uztea eta eredu zirkular baterantz bideratzea beharrezkoa dela nabarmendu zuen. Trantsizio honekin produktuen eta baliabideen balioa denbora tarte handiago batez ekonomian mantentzea lortu litzateke eta horrela, inportazioekiko dependentzia eta hondakin sorrera aldi berean murriztuko lirateke.

Plan hura martxan jartzean, Europar Batasunak eta estatu-kideek ekonomia berri honetara aldatzeko egiten dituzten aurrerapenak ebaluatzeko marko bat ere diseinatu zen.

Ekonomia Zirkularreren adierazleak Euskadin.

Euskadin berriki garatutako adierazle-panelak, Europa mailako adierazle orokorrez gain, berri batzuk ere gehitzen ditu herrialdearen berariazko errealitateari egokitzeko.

Jarraipenerako sistema garatzeko, panelaren etorkizuneko bertsioetan hurrengo adierazleak gehitzea baloratzen ari da:

  • Lana edo bizi-katean inpaktua neurtzeko adierazleak, ekonomia zirkularreranzko trantsizioa egitearen onurak hobeto ikuskatzeko.
  • Ekodiseinatutako produktu kopurua neurtzeko eta zerbitzuetan oinarritutako desmaterializatutako negozioak neurtzeko adierazleak.
  • Patente kopuruaz haratago doazen adierazleak, ekoinnobazioa edo ekonomia zirkularraren arloko B+G+i-an egindako gastuan zentratzen direnak.
  • Ekonomia zirkularrean egindako inbertsio publikoa neurtzen duten adierazleak.

 

Oso garrantzitsua da adierazle multzo hau garatzea jakiteko ekonomia zirkularraren alorrean egindako lana arrakastatsua den ala ez jakiteko eta horrela, dedikazio gehiago behar duten alorrak identifikatzeko. Trantsizio hau aukera ezin hobea da lanpostuak sortzeko, aukera lehiakor eta jasangarri berriak sortzeko, baliabideak modu eraginkorrago batean erabiltzeko eta hondakinak eta karbono dioxido emisioak murrizteko.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. c/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona