Bloga.

Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Plan berria Europa garbiago eta lehiakorrago baterako.

Europar Batzordeak Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Plan berria ezarri du, alegia European Green Deal-aren, garapen jasangarri baterako agenda berriaren, bloke nagusietako bat dena.

Ekintza-plan berriak produktuen bizi-ziklo osoan zehar ekimenak iragartzen ditu, adibidez, hauen diseinuan arreta jarriz, ekonomia zirkularreko prozesuak sustatuz, kontsumo jasangarria sustatuz eta erabilitako baliabideak EBko ekonomian ahalik eta denbora gehienean mantentzea bermatuz.

Plan berri honek, EB mailako ekintzak benetako balio erantsia ematen duen arloetara bideratutako neurri legegile eta ez-legegileak barne hartzen ditu.

Ekintza Plan berria.

Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Plan berriak hurrengo helbuak lortzeko neurriak aurkezten ditu:

  • Produktu jasangarriak EBn araua izan daitezen lortzea,
  • Kontsumitzaile eta erosle publikoak ahalduntzea,
  • Baliabide gehienak erabiltzen dituzten eta zirkulartasun potentzial handia duten sektoreetan arreta jartzea, hala nola: gailu elektronikoak eta IKTak; bateriak eta ibilgailuak; enbalajea; plastikoak; ehunak; eraikuntza eta eraikinak; janaria; ura eta mantenugaiak,
  • Hondakinak murriztea,
  • Zirkulartasunak pertsonentzat, eskualdeentzat eta hirientzat funtzionaraztea,
  • Ekonomia Zirkularrean munduko ahaleginak gidatzea.

 

Aurrekariak.

Europar Batzordeak Ekonomia Zirkularrerako lehen Ekintza Plana 2015ean abiarazi zuen; dagoeneko planaren 54 ekintzak ezarri dira edo ezartzen ari dira.

Gomendatutako estekak.

17 Mar, 2020 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.