Bloga.

Ekonomia Zirkularra Euskadin: ZICLA CircularBasque ekimenean.

Zicla CircularBasque ekimenera batu da berriki, Ekonomia Zirkularrara Euskadin ezartzea sustatzen duena.

CircularBasque Euskadin Ekonomia Zirkularra ezagutarazten eta ezartzen jarduten duten  edozein sektoretako erakunde publiko eta pribatuen sarea da eta alor honetan aurrera eramaten diren iniziatibak eta berririk nabarmenenak jakitera emateko espazioa.

CircularBasque Aclima (Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkartea ), Ihobe (Eusko Jarurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Herri-baltzua) eta Innobasque (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) erakundeek bultzatzen dute.

CircularBasque eta Euskadiko Ekonomia Zirkularra.

Ekonomia Zirkularreko ereduak barneratzeko, beharrezkoa da enpresa, lurralde zein gizarte mailako ikuspegian aldaketak ematea, ekoizteko eta kontsumitzeko moduak eraldatuz. Ekonomia Zirkularra Euskadin ezartzeko, CircularBasque-k ikuspegi hirukoitz batetik (industria, lurralde eta kontsumo mailakoak) uztartu beharreko hurrengo jarduerak proposatzen ditu:

  • Proiektuak aktibatzea eta zabaltzea.
  • Ekonomia Zirkularraren kontzeptua sozializatzea.
  • Euskadi lurralde zirkular gisa kokatzea.
  • Nazioarteko ekimen eta eragileekiko konexioa.

Proiektuak CircularBasque-ren baitanProiektuak CircularBasque-ren baitan.

CircularBasque produktuak eta prozesuak hobetu edo berriro definitu eta lehengaiak era efizienteagoan erabiltzen dituzten proiektuak bilatzen ditu, betiere bizi zikloko ikuspegiarekin, diseinua, merkaturatzea eta bizitza amaiera kontutan hartuz. Horren adibidea Zicla-k gidatutako Rolling Plastics proiektua da, non material plastikoak Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen piezetatik berreskuratu diren kalitate handiko plastiko birziklatuzko galautsak lortzeko. Azken finean, gakoa teknologia berri zein ezagunak ezartzea da eta fabrika, logistika zein negozio ereduak aldatzea horrela, energia eta materialak modu jasangarri eta efizientean erabiltzeko, produktuen bizitza luzatzeko, produktuak elkar banatu, berrerabili, remanufakturatu, balorizatu edo birziklatzeko eta haiengandik baliorik handiena ateratzea ahalik eta ingurumen inpaktu baxuenarekin.

 

16 Ots, 2017 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.