Bloga.

  • ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuak

Eusko Jaurlatitzak ekonomia zirkularra frogatzeko 19 proiektu babesten ditu.

proyectos de demostración de economía circular2017an Ihobek ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuak hautatu zituen, 19 izan ziren guztira eta hauek milioi erdi euro balioko diru-laguntza jasoko dute.

Proiektu hauetan 55 enpresa ezberdinek parte hartzen dute, lider, kide, azpi kontratista edo balio kateko kide bezala. 19 proiektu hauek jarraian azaltzen diren hiru esparruetan banatzen dira.

Remanufaktura eta konponketa aurreratua frogatzeko proiektuak.

Esparru honetan 6 proiektu daude eta automozio sektoreko remanufaktura, baterien bizitzaren luzapena eta industria tresnen konponketa aurreratua lantzera bideratuta daude.

  • Aquitania: mozketa tresnen remanufatura berritzailea lortzeko prozesu baten garapena, teknologia berrien erabileraren bidez. Manitek da proiektuaren liderra.
  • Balidecu: motorraren kontrolerako unitateen berreskurapena. Lanteko Berria da liderra eta Zicla-k, Econia eta Indumetal enpresekin batera parte hartzen du.
  • Repabat: mugikortasunean erabiltzeko baterien berreskurapena. Energy Revival da liderra.
  • Reptool: forja beroan erabiltzeko tresnen berreskurapena. Estamcal enpresa da liderra.
  • Resde: ibilgailuentzeko direkzio elektronikorako sistemak berreraikitzea. Liderra Wat da.
  • Sublime: Ibilgailu elektrikoen Litio Ioi bateriak remanufakturatzea eta berrerabiltzea. Cegasak gidatuta.

 

Plastikoak, Konpositeak eta kautxua berreskuratzeko proiektuak.

Esparru honetan bederatzi proiektu daude eta kalitate handiko galautsak garatzera, lantegi barneko birziklapena handitzera, plastikozko nahasketa konplexuen balorizazio energetikoa posiblea egitera eta biziklatutako plastikoaren merkatua sortzera bideratuta daude. Beste hitze batzuetan, termoplastikoak, kautxua eta karbono-zuntzeko konpositeak bezalako materialekin balio altuko produktu berriak fabrikatzea.

  • Brik: Deydesa eta Cementos lemona lankidetzan dabiltza proiektu honetan porlanaren industriarako erregai alternatiboak garatu eta hobetzeko.
  • Clorox: Deydesa eta Cementos Lemona berriro ere, hondakinetatik eratorritako erregaietako kloro edukiera murrizteko arituko dira lanean.
  • Fragplas: EKI eta HEEA-en hondakin zatituetako plastiko fluxuak banatzeko teknologia hoberenak erabiltzea, bai bide “hezean” zein “lehorrean”, Recyclair buru delarik.
  • Gomazko: ingurumen balioa duten eta piezak egiteko egokiak diren kautxu nahasketak formulatzeko eta kautxu teknikoaren (ez pneumatikoa) sektorean ekonomia zirkularrean oinarritutako sare industrial bat eratzeko proiektua. Polielastic enpresa da buru Vulcanizados Algor-en lankidetzarekin eta Zicla eta Gaiker IK4 enpresen parte hartzearekin.
  • Rcarbefill: 3D inprimaketarako harizpi eroalea garatzean datza, karbono-zuntzen hondakinen hautsarekin. Aernnova da proiektuaren burua 3R3D eta Gaiker IK4 enpresen laguntzarekin.
  • Recompfi: proBronymec eta Tekniker IK4 proiektu honetan parte hartzen dute prepreg hondakinekin birziklapena eta barrerabilpena lortzeko egitura-piezen fabrikazioaren bidez.
  • Recwood3d: 3R3D enpresak gidatuta Ekorec-en laguntzarekin hondakinak 3D harizpietan eraldatzeko.
  • Refilm: Plastigaur-ek material birziklatuekin egindako eta lehen mailako edukiontzien sektorerako film konposatuak garatzeko proiektua gidatzen du.
  • Regenera: Automozioko kautxu teknikoaren etekin handiko desbulkanizazio partziala egitea beste sektoretan merkaturatzeko Cikautxo-k gidatuta.

 

Metalen birziklapen proiektuak.

Hiru dira arlo honetan ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuak.

  • Aloclin: klinker-a produzitzea zeparen tratamenduan sortutako azpiproduktuak erabiliz, Deydesa-k gidatuta Sociedad Financiera y Minera-ren lankidetzarekin.
  • Coral: korindoia lortzea jatorri birziklatutako lehen mailako aluminioaren garapen prozesutik. Befesa Aluminio enpresa da buru.
  • Lohibal: Mosnic Irudex-ek artezketa lohiak balioztatzeko proiektua gidatzen du Gamesa Gearbox, Schaeffler eta Teknimap-en lankidetzarekin.

 

Hauetaz gain, Koopmat-Termic proiektua aipatzea merezi du, eraikuntzaren balio kateari bideratuta dago ehunen zikloa ixteko. Proiektua kontsumo osteko ehun birziklatuak isolamendu termikorako erabiltzean datza eraikuntza jasangarrirako, Koopera Medio Ambiente enpresak gidatuta Rener-en kolaborazioarekin.

Ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuen emaitzak.

Uste da remanufaktura proiektuek fakturazioari eta lanpostuari ekarpen handienak egingo dituztenak izango direla. Konkretuki 6,3 milio €/urteko eta 27 lanpostu diru-laguntza publikoen bidez emandako 100.000€ bakoitzeko.

Bestalde, metalen birziklapena lantzen duten ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuek hondakin bolumena murrizten gehien lagunduko dutenak dira, zehazki, 20.000 tona urteko inbertitutako 100.000€ bakoitzeko.

27 Ira, 2018 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.