Bloga.

Ekonomia zirkularra European Green Deal-eko lehentasuna.

Berriki onartu den hondakin plastikoei eta birziklapenari buruzko legeria, 2050erako zero karbono-isuri garbiak lortzeko EBren 2015eko Ekonomia Zirkularreko estrategiari zuzenean lotuta dagoen lehenengo ahalegina da. Hala ere, ekonomia zirkularrak munduko berotegi-efektuko isurketen erdiari aurre egiteko duen potentziala dela eta, jada helburu hori lortzeko ezinbestekotzat jotzen da.

2015eko Ekonomia Zirkularreko estrategiak, egungo eredu ekonomikoaren trantsizio sistemikorako oinarriak ezarri zituen, baina oraindik birziklapenaren eta berrerabilpenaren bidez ekonomiara itzultzeko bidea aurkitzen duten materialen egungo ehunekoa (% 12) nabarmen handitzeko lan asko egin behar da. Hori dela eta, Europar Batasunak ekonomia zirkularreko bigarren ekintza-plana abiarazi nahi du, Batzorde berriak bere eginkizunak bere gain hartu eta gutxira argitara aterako dena.

Ideia posibleak.

Plan berri honetarako ideien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Ehungintza, garraioa, elikagaigintza, eraikuntza eta eraispen sektoreak arautzeko ekintza espezifikoak.
  • Pila eta plastikoen birziklapena eta berrerabilpena sustatzeko neurri gehigarriak.
  • Ekodiseinuaren printzipioak produktu-talde berrietara zabaltzea, ordenagailu eta telefono adimenduetan arreta jarriz.
  • Produktuen iraunkortasunari, konpongarritasunari eta birziklagarritasunari buruzko EBren irizpide berriak sartzea.
  • Birziklatutako materialen gutxieneko ehuneko bat ezartzea produktu berriak egiteko.

 

ZICLA® eta Ekonomia Zirkularra.

ZICLA®-n, Ekonomia Zirkularrarekin konprometituta dagoen enpresa izanik, 2005etik, hiriek eta hauei lotutako jarduerek sortutako hondakin balorizagarriak material berrietan eraldatuak izan daitezen lanean dihardugu. Gure webgunean, “hondakinak baliatzeko berrikuntza” atalean, Ekonomia Zirkularraren adibide argiak diren hainbat proiektu aurkitu ahal izango dituzu.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.